9. gaia. ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (I) (1939-1959)

  • Period: to

    GERRA ZIBILA

    Alderdi nazionalak irabazi zuen eta erregimen berriari hasiera eman zion
  • LANAREN FORUA

    Lanaren munduko harremanak arautu zituen eta grebaren eskubidea debekatu. Gerra Zibilaren garaia zen. Lehen oinarrizko legea eta erregimena instituzionalizatzeko lehen saiakera izan zen. Bere autoritatea ez zuen inork zalantzan jartzen.
  • ERANTZUKIZUN POLITIKOAREN LEGEA

    Politika arloan gerra bukatu baino lehenago Erantzukizun politikoen legea aldarrikatu zen. Lege honen bidez, salatuak, printzipiotzat errudun zirela onartuta, Errepublikari lagundu izanagatik epaituak izan ziren eta, beraz, errugabea zela frogatu ezin zuena erruduntzat hartzen zen. Legea praktikan jartzeko auzitegi bereziak sortu ziren (top).
  • Period: to

    II. MUNDU GERRA

    Espainiak Bigarren Mundu Gerran izan zuen jarrera aldakorragatik isolatua geratu zen gerra
    zibilaren ostean. Teorian Alemaniaren eta Italiaren aldekoa bazen ere, ofizialki neutrala
    deklaratu zen, frantziar eta britainiar inportazioak behar zituelako.
  • Period: to

    FRANKISMOAREN SORRERA ETA FINKAPENA

  • Period: to

    NAZIONAL ESPAINIARREN IDEOLOGIAREN GARAIA ->GARAI URDINA

    Militarrek erregimen frankistari eman zioten ekarpen ideologiko nagusiena nazionalismo espainiarra izan zen, Espainiaren ikuspegi bateratua eta tradizionalista.
    Militar irabazleek eta Falangek zentralismorako joera zorrotza izan zuten. Errepublikak katalanen eta
    euskaldunen eskari autonomikoei erantzun ziela altxatu omen ziren haren kontra. Ez zuten nazioa bizi elkarte moduan definitzen, baizik eta zentzu falangista eman zion. Nazioa etorkizun bat atxikita duen batasun historiko gisa definitu.
  • Period: to

    FRANKISMOA

  • Masoneria eta Komunismoaren errepresiorako Legea

    1940an Masoneria (elkarte sekretuak,
    kideak taldetan antolatuak) eta Komunismoaren errepresiorako Legea onartu zen. Lege horien
    babesean, erregimenaren aurka zeudenen aurkako errepresio gogorrari ekin zitzaion. Ondorioz
    gutxi gorabehera, gerra bukatu ondorengo urteetan, kondenatuak izan ziren preso politikoak
    200.000ren bat izango ziren eta 50. 000 bat hilko zituzten.
  • DIBISIO URDINA BIDALI

    1941.urtean Sobietar Batasunera Dibisio Urdina bidali zuen komunismoaren aurka eta alemaniarren alde borroka egiteko.
  • Gorteak eratzeko Legea

    Gorteak eratu ziren, kontsultarako zeregina zuen, baina ez zuten iniziatiba parlamentariorik. Europako gerra mendebaldeko demokraziaren aldera jartzen hasia zen eta erregimena instituzionalizatzeko erakunde tradizional bat sortu zuen: Gorteak.
  • Period: to

    NAZIONAL KATOLIZISMOAREN GARAIA

    Erlijioa eta moral katolikoa defendatu, espainiar izaerari lotuta baitzegoen. Francok bere burua Espainia
    salbatzeko Jainkoak aukeratutako probidentzia gizontzat ikustea. Estatuak eta Elizak bat egin zuten nazional katolizismoan. Francok elizaren esku utzi zuen hezkuntzaren kontrola...
    Bigarren Mundu Gerraren ondoren, behin Europako erregimen faxistak erorita, Vatikanoaren babesa
    erregimena legitimatzeko oinarrizkoa izan zen.
    Elizako guztiak ez zeuden Francoren alde.
  • NEULTRALTASUN ITUNA SINATZERA BEHARTUA

    1943.urtean Italian Mussolini erori zenean eta Estatu Batuen blokeo ekonomikoaren beldur, neutraltasun-ituna sinatu zuen, ardatzari bizkar emanez eta aliatuen mesedetan.
  • MAKIAK ARANEN

    Aran bailaratik (Lerida) egin zuten erasoa izan zen, porrota
  • Period: to

    MAKIAK MARTXAN

    -1944-1952 urteen bitartean gerrillari taldeak osatu ziren, maki deituak, gehienak komunistak
    ziren. Ekintza bakartuak egin zituzten landa-eremuetan eta eremu menditsuetan.
  • ESPAINOLEN FORUA ETA ERREFERENDUM LEGEA

    Espainolen Forua: Itxurazko eskubideen deklarazioa eta Estatuaren egitura autoritarioa errepikatzen zen. Erreferendum Legea: Espainian sufragio unibertsala aitortuta zegoela erakutsi nahi zuen. Estatuaren buruak egokitzat hartzen zituen galderak egingo zituen erreferendumean. Ardatzeko potentziek garaituak izan dira.
    Erregimena isolatua zegoen. Lege hauekin
    erregimenari itxura demokratikoa eman
    nahi.
  • LEHEN GREBAK KATALUNIAN

  • Period: to

    GUERRA HOTZA

    Gerra Hotza deituriko garai berri hasi baitzen 1947an. Iparamerikarren eta komunisten arteko tentsio giroa zela eta penintsula iberiarrak garrantzi estrategiko handia hartu zuen
    Estatu Batuentzat (frankismoaren antikomunismoa baloratu zen gehien bat).
  • LEHEN GREBAK EHen

  • Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea

    Legeak, tradizio monarkikoari jarraituz,
    Espainia Erreinu aldarrikatu zuen. Franco biziarteko Estatuburu berretsi eta ondorengoa izendatzeko eskubidea bere esku utzi zen. Kanpoko legitimazioa lortzeko beste saiakera bat, katolizismoan eta monarkian oinarritua.
  • MERKATARITZA HARREMANAK FRANTZIA ETA B.H.

  • Period: to

    ESPAINIAK NAZIOARTEKO ONESPENA

  • POLIZIEK FABRIKAK OKUPATU

    zeuden greba eta istuluengatik, poliziak fabrikak okupatu, kaleratze asko egon ziren
  • AEBrekin HITZARMEN EKONOMIKOA

    Estatu Batuen eta Espainiaren arteko hitzarmen ekonomikoa izenpetu zen, Eisenhoweren laguntza lortuz. Honela, Francok gobernua sendotu eta nazioarteko irudia
    hobetzea lortu zuen.
    Estatu Batuek lau base militar eraikitzeko baimena lortu zuten (Rota, Torrejon, Zaragoza
    eta Moron). Washingtoneko gobernuak arma atomikoak baseetan sartzeko eta handik sobietarrei erasotzeko eskubidea ere bazuen, baina espainiar lurraldea babesteko
    konpromisorik ez zuten hartu.
  • KONKORDATUA VATIKANOREKIN

    Konkordatua sinatu zuen Vatikanorekin: Francok apezpikuak proposatzeko eskubidea beretzat gorde zuen, eta Elizak ekonomia, lege eta hezkuntza
    abantaila handiak eskuratu zituen.
  • NBEan onartua

    1955ean NBEn onartua izan zen Espainia, eta bai eta beste nazioarteko erakunde batzuetan ere: Nazioarteko Moneta Fondoa (FMI) eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundean (UNESCO), adibidez.
  • Espainiak Marokoko independentzia onartu behar izan zuen

  • Istilu larriak izan ziren falangisten eta ikasleen artean eta horren ondorioz unibertsitatea itxi eta ikasleen mugimendua debekatu ziren.

  • Period: to

    TEKNOKRATEN ETA DESARROLLISMO EKONOMIKOA

    EGONKORTZE PLANA
  • Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea

    Lege honek doktrina falangista
    instituzionalki ezartzea eta Falange
    Espainol Tradizionalista (FET) alderdi
    bakarra izatea zekarren. Autarkia alde batera uzten ari zen eta
    garapen ekonomikoak ordeztuko zuen.
    Izaera burokratikoa eta teknikoa nagusitu
    zen.
  • Period: to

    VATICANOKO II. KONTZILIOA

    Apezpiku batzuek erregimenaren gehiegikeriak salatu zituzten, eta ekintza Katolikoarekin lotutako
    elkarteak laster hasi ziren langileen arazoak defendatzen. Vaticanoko II. Kontzilioa izan zen Elizaren eta erregimenaren arteko banaketaren hasiera.
  • Estatuaren Lege Organikoa

    Berrikuntza batzuk ekarri zituen:
    Estatuburu eta Gobernuko presidente
    karguak banatzea. Arazo garrantzitsuena Francoren
    ondorengotza zen. Erregimena
    iraunaraztea nahi zen.
  • Sidi Ifni galdu

    Sidi Ifni (lurralde txiki bat), Marokori eman behar izan zion 1967an hainbat borroken
    ondoren.
  • Espainiako armadak Mendebaldeko Saharatik alde egin