-
1 CE
Duela 4.500 milioi urte
Lurra milioika meteoritoren talkaren ondorioz suzko bola bat bilakatu zen. Hasieratik, lurrazaleko materiala hozten joan zen, kanpo geruza gogor bat eratuz. Beroaren ondorioz ura lurruntzen joan zen eta CO2arekin elkartzean, laino lodiz beteriko
atmosfera bat sortu zen. -
2
Duela 4.100 milioi urte
Hodei lodi horiek kondentsatu egin ziren eta eurite izugarria izan zen milioika urteetan zehar, itsasoak sortuz. -
3
Duela 4.000 milioi urte
Euritea gelditu zen planetaren %90a ozeanoek osatzen zutelarik; %10a uharte bolkanikoek. Planeta hartan ezin zen bizitzarik egon, presio atmosferiko eta tenperatura oso altuen ondorioz. Ozeanoak berdeak ziren bertako burdin kontzentrazio altuagatik eta atmosfera gorria, CO2 ugariagatik. Sumendiak agertu ziren berriro ere, granitozko kontinenteak sortuz. -
4
Duela 3.400 milioi urte
Ur beroak eta laba basaltikoak granitoa sortu zuten, arina eta erresistentea, itsasoen higadura jasateko gai ziren kontinenteak eratuz. -
5
Duela 2500 milioi urte
Itsas maila bajuko kostetan bizitza sortu zen, Eguzki-argia iristen zen lekuetan. Bizi primitibo unizelularra hondoan sortu zen, bizitzeko fisura bolkanikoen beroaz baliatuz. Eboluzionatzen joan ziren, itsasoko azalera iritsi arte; orduan estromatolitoa sortu zen. Hau Eguzki-argiz elikatzen zen eta atmosfera O2z bete zuen, fotosintesiaren bidez. Hasiera batean, O2 uretan disolbatzen zen burdina oxidatuz. Beranduago, atmosfera bete zuen. -
6
Duela 2200 milioi urte
Planetaren itxura guztiz aldatu zen burdina desagertzean, itsasoak urdinak bihurtu ziren eta O2-k atmosferako airea garbitu zuenez, kolore gorrixka desagertu zen. -
7
Hurrengo 2 milioi urtetan zehar
Kontinenteak handituz joan ziren, elkartuz. -
8
Duela 1500 milioi urte
Kontinenteek planetaren ¼ osatzen zuten eta mantuko konbekzio korronteekin batera mugitzen ziren (fisurak eta fosak sortuz). Rodinia superkontinentea sortu zen. -
9
Duela 1.000 milioi urte
Ur oxigenatuan bizi primitibo gehiago sortu ziren. -
10
Duela 700 milioi urte
Ur korronte beroek ezin zuten planeta osoa zeharkatu, Rodinia Lurraren azpialdean zegoelako. Ondorioz, glaziazio mundiala eman zen, izotzak lur osoa estaliz mantu baten antzera. Izaki bizidun gehienak desagertu ziren, uretako organismo batzuk izan ezik. Tenperatura -40ºC-tara jaitsi zen eta 1,5 km-ko geruza batek estaltzen zuen dena. Bizi-baldintzak hain muturrekoak izanik, bizidun gehienak desagertu egin ziren. -
11
Duela 650 milioi urte
Eztanda bolkanikoek Rodinia zatitzen zuten, baina ez izotza. -
12
Duela 630 milioi urte
Eztanden beroak izotza ere apurtu zuen eta askatutako CO2 kantitae handiak berotegi efektua eragin zuen. -
13
Duela 550 milioi urte
Izotza guztiz desagertu eta Rodinia zatitan apurtu zen. Maila bajuko itsasoak sortu ziren eta uretako O2 kontzentrazioa handitu zen. Organismo primitiboak konplexuagoak egin ziren eta atmosferako O2-a gaur egungo kantitate-mailara iritsi zen, ozono geruza eratuz, ingurune lehortarrean bizitza sortzeko aukera emanez. -
14
Duela 400 milioi urte
Kontinenteak berriro elkartzen hasi ziren, eta lehorreko animalien sorrera eman zen. -
15
Duela 250 milioi urte
Mantuko erupzioak milioi bat urtez eman ziren, planetako atmosfera gas toxikoz betez. %95 bizidunak desagertu ziren. Pangea sortu zen. -
16
Duela 240 milioi urte
Klima guztiz aldatu zen eta bizirik iraun zuten bizidunek eboluzionatu egin zute (dinosauroak). Kontinenteek gaur egungo forma hartu zuten. -
17
Duela 100 milioi urte
Sumendien klima heze eta epela dinosauroentzat egokia zen. Baina CO2 maila %500 aldiz igo zen eta tenperaturak ere asko igo ziren. -
18
Duela 65 milioi urte
Landareek eta bizidunek asko eboluzionatu zuten baina “meteorito batek” talka egitean espezie asko desagertu ziren. -
19
Duela 50 milioi urte
Lehenengo ugaztunak sortu ziren. -
20
Duela 2 milioi urte
Gizakiaren lehen arbasoak Afrikatik hedatzen hasi ziren baina tenperaturak jaitsi eta glaziazioak gertatu ziren. -
21
Duela 10 mila urte
sortu ginenetik gaur egunera. -
22
Hemendik 15 mila urtera
Berriro ere glaziazioa gerta daiteke. Plaka tektoniken mugimenduen ondorioz glaziazioari aurre egin eta ondoren ozeanoek kostaldeak urperatuko ditu, hauek desagertaraziz. -
23
Hemendik 20 mila urtera
Superkontinente berria sortuko da: Neopangea. Lehenengo Mediterraneo itsasoa, eta ondoren ozeano Atlantikoa, desagertu egingo dira. -
25
Hemendik 1000 urtera
Plaken tektoniketako erregaiak amaitzean, mundua bukatutzat emango da: planeta hil egingo da.