Teknologia digitala

  • Blaise Pascal

    Blaise Pascal
    Gurpil eta engranaien bidez funtzionatzen zuen lehengo kalkulagailu automatikoa asmatu zuen 1642.urtean. Hasiera batean, bakarrik gehiketak egin ahal zituen, baina hurrengo 10 urteetan zehar hobekuntzak sartu zituen eta kenketak egitera ailegatu zen. 0,01 eta 999.999 arteko kalkuluak egin ahal ziren.
  • Gottfried Leibniz

    Gottfried Leibniz
    1673.urtean batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak eta erro karratuak egiten zituen kalkulagailua asmatu zuen
  • Joseph Marie Jacquard

    Joseph Marie Jacquard
    Bere izena duen ehungailua asmatu zuen 1805.urtean, eta honek txartel perforatua deitutako objektuarekin funtzionatzen zuen. Txartel honek makinaren funtzionamenduaren eredua (patroia) kontrolatzen du. Idei hau erabilia izango zen ordenagailuen funtzionamendurako.
  • Charles Babbage

    Charles Babbage
    Lehen ordenagailuaren sortzailea da, lurrun-makina diferentzial mekaniko bat diseinatu eta inplementatu zuen eta konputagailu programagarrien kontzeptua sortu zuen.
  • Vannevar Bush

    Vannevar Bush
    Ekuazio diferentzialak ebazteko makina sortu zuen 1925ean.
  • ENIAC

    ENIAC
    Konputagailu erraldoi bat izan zen, eta erabat digitala zen lehenbiziko konputagailutzat jotzen da. Bere helburua jaurtiketa taulak kalkulatzea zen. 1943ko ekainaren 5an diseinatu zen.
  • MARK I

    MARK I
    Lehen ordenagailu elektromekanikoa da, IBM enpresaren eskutik. 760.000 gurpil zituen eta 800 km-ko kablea zituen, eta Babbage-ren makina analitikoan oinarritzen zen. Seinale elektromagnetikoak erabiltzen zituen atal mekanikoak mugiarazteko. Nahiko motel zihoan kalukulu bakoitza, baina kalkulu basikoak eta konplexuak egin ahal zituen.
  • Von Neumann

    Von Neumann
    Bigarren mundu gerran hidrogeno-bonba egiten lagundu zuen. Konputagailuen arkitektura diseinatu zuen 1945.urtean eta oraindik erabiltzen da. 1957an MARK II-a sortu zuen.
  • UNIVAC

    UNIVAC
    Estatu Batuetan sortu zen lehen konputagailu komertziala da. J. Presper Eckert eta John William Mauchly-ek diseinatu zuten, baita ENIAC ere diseinatu zuten.1951ko martxoaren 31an atera zen.
  • IBM 701

    IBM 701
    lehen konputagailu zientifiko komertziala da. 1952ko apirilaren 29an publikoki atera zen. Honen memoria 2048 hitzekoa zen, hau da, 1024 bits.
  • MARK II

    MARK II
    Von Neumann-ek sortu zuen. Sintesia sortzeko hamabi osziladoreko 4 bloke zituen. Datuak sartzeko paper zulatuak erabiltzen zituzten, non programatzailea kodifikatzen zuen soinuaren parametroak.
  • Douglas Engelbart

    Douglas Engelbart
    Ordenagailuetako sagua asmatu zuen 60ko hamarkadan Stanford Reserch institutoan, Kalifornian. Oso praktikoa da, eskua mugituz pantailan dagoen gezitxoa mugitzen delako. Normalean bi edo hiru botoi izaten ditu, ezkerreko, erdikoa eta eskuinekoa.
  • IBM 360

    IBM 360
    mikroprogramazioa erabiltzen zuen lehen konputagailua zen. Bai analisi numerikoa bai fitxategien administrazioa egin ahal zuen. Birus baten erasoa jasotzen zuen lehen konputagailua da ere.1964ko apirilaren 7an atera zen merkatura.
  • PC

    PC
    mikrokonputagailu mota bat da, non espezializatua dago pertsona bakar batek erabiltzeko. 1964an lehen aldiz aipatu zen PC hitza.
  • Bill Gates

    Bill Gates
    Microsoft software-aren kofundatzialea da, Paul Allenekin batera, munduan gehien erabiltzen den sistema-eragilea:Microsoft Windows.
  • Steve Jobs

    Steve Jobs
    70ko hamarkadan ordenagailu pertsonala sortu zuen. iPod (2001), iPhone (2007) eta iPad (2010) sortu zituen, beste batzuen artean.
  • Macintosh

    Macintosh
    gaur egun Apple konpainiak diseinatu, garatu, eraiki eta merkaturatutako edozein ordenagailu pertsonali erreferentzia egiteko erabiltzen den izena da. 1984ko urtarrilaren 24an merkaturatu zen lehen aldiz. Arrakastarekin merkaturatu zen lehen ordenagailu pertsonala izan zen, erabiltzaile interfaz grafiko bat eta xagu bat erabiltzen zituena komando lerroaren ordez.
  • Tim Berners-Lee

    Tim Berners-Lee
    Web-aren aita kontsideratzen da. HTML hizkuntza, HTTP protokoloa eta URL web-ean objektuen aurkitze sistema sortu zituen.
  • Mark Zuckerberg

    Mark Zuckerberg
    Facebook sortu zuen 2004.urtean zenbait kideren, konputagailu zientzietako koordinatzailearen eta bere logelakideen laguntzarekin (Eduardo Saverin, Dustin Moskovitz eta Chris Hughesen).