Descarga (3)

Debagoieneko Idazleak (Josu Irure)

  • Mar 9, 1533

    Errefrauak (E. Garibai 1854)

    Errefrauak (E. Garibai 1854)
    Los Refranes de Garibay: Garibaik esaera zaharren bi bilduma aipatzen ditu bere memorietan. Bata, Espainiako Historia Akademiak argitaratu zuen 1854an; bestea, Francisque Michelek argitaratu zuen, Proverbes Basques lanaren baitan (Benito Maestrek oparitu omen zion eskuizkribua Micheli). Eskuizkribuak Madrilgo Liburutegi Nazionalean zeuden, baina galduak dira.
  • Apr 7, 1533

    Esteban Garibai (Arrasate, 1533­-1599)

    Esteban Garibai (Arrasate, 1533­-1599)
    Historialaria eta errege kronikaria izan zen. Lehendabiziko euskoiberistatzat du Julio Caro Barojak.
    Oñatiko Unibertsitatean, Gasteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen ikasketak. Gaztetan armadan izan zen, eta alferez titulua jaso zuen. Arrasateko alkate izan zen 1568-1569 bitarteko urteetan. Gipuzkoako egoerari buruz eginiko azterketen fruitu, Batzar Nagusien erreforma eta ontzigintzaren gainbehera aztertzen zituen hirurogei ataleko obra idatzi zuen urte haietan.
  • Gabonetako Ikuskizuna (P.I. Barrutia 1983)

    Gabonetako Ikuskizuna (P.I. Barrutia 1983)
    Gabonetako Ikuskizuna / Acto para la Nochebuena (1983, Arabako Foru Aldundia) izeneko obra gaztelaniazko antzerki barrokoaren hurbilekotzat jotzen da. Obra horietan inspiratua dela uste dute adituek. Denbora-, leku- eta ekintza- unitateak oso era berezian erabiltzen ditu: garaiko arau zurrunei men egin gabe, nahasian. Ekintza, esaterako, Judeako Betleemen eta Arrasaten gertatzen da, fantasiaren irudi arinek bakarrik egin ahal dituzten bidaiez baliaturik.
  • Pedro Ignazio Barrutia (Aramaio, 1682-1759)

    Pedro Ignazio Barrutia (Aramaio, 1682-1759)
    Euskal idazlea izan zen eta antzerkia landu zuen batez ere.
    Sortzez Ibarra elizatekoa (Aramaio, Araba) zen, Arrasatetik hurbilekoa, eta bizitzaren aldi eder bat ere Arrasaten egin zuen, luzaro bertako izkribau izanik. Antzerki lan bakarra ezagutzen dugu, 1711 eta 1752 artean idatzia: Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna). Juan Carlos Guerra euskalari arrasatearrak aurkitu eta Azkuek argitaratu zuen Euskalzale aldizkarian lehenengoz (1897).
  • Raza, lengua y nación vascas (1911 L. Eleizale)

    Raza, lengua y nación vascas (1911 L. Eleizale)
    Lanei dagokionez, gehienak gazteleraz idatzi zituen, horien artean: "Raza, lengua y nación vascas (1911)", "Morfología de la conjugación vasca sintética (1913)", "Países y razas (1914)", "Metodología para la restauración del euzkera (1918)" etb. Hontaz aparte "Euskeraz irakurtzeko irakaspidea" ere idatzi zuen.
  • Luis Eleizalde (Bergara, 1878 ­ 1923)

    Luis Eleizalde (Bergara, 1878 ­ 1923)
    Idazle eta pedagogoa. Euskararen irakaskuntza jorratu zuen bere lan askotan. Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen hasieratik. Era berean, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen, R.M. Azkue, Julio Urkixo eta Arturo Kanpionekin batera. Euskararentzako eredu batu baten alde agertu zen. Era berean, haur euskaldunei eskola euskaraz eman behar zitzaiela aldarrikatzen zuen. Teoria mailan ez ezik, praktikara ere eraman zituen bere ideia pedagogikoak.
  • Justo Garate (Bergara, 1900 ­ 1994)

    Justo Garate (Bergara, 1900 ­ 1994)
    Sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Goitizen ugari izan zuen: Eneko, Eneko Mitxelena, Eneko Zilueta, Elo, Elorregi, Txeru Arriola. Madrilen eta La Platan (Argentina) egin zituen medikuntzako ikasketak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten, euskal kulturaren alde egin zuen lan handiarengatik. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Argentinara erbesteratu zen.
  • El carlismo de los vascos (1980) (Justo garate)

    El carlismo de los vascos (1980) (Justo garate)
  • Telesforo Monzon (Bergara)

    Telesforo Monzon (Bergara)
    Telesforo Monzon Ortiz de Urruela Bergaran, Gipuzkoan jaio zen 1904ko abenduaren 1ean eta Baionan, Lapurdin hil zen 1981eko martxoaren 9an. Euskal idazle eta politikari nazionalista izan zen. Madrilen egin zituen Zuzenbide ikasketak, baina ez zituen bukatu eta berriz euskara ikasteari ekin zion. Bigarren Errepublikan, Eusko Jaurlaritzako kide izan ondoren Gerra Zibilean Iparraldera ihes egin zuen. Bertan 40 urte igaro ostean, jaioterrira bueltatu eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen.
  • Gudarien Egiñak (1947 T. Monzon)

    Gudarien Egiñak (1947 T. Monzon)
    Obrari dagokionez, atzerrian zegoela idatzi zuen dena "Olaso" ezizenarekin. Ospe handiena abestiek eman zioten, hainbat kanta sortu baitzituen: "Itziarren semea," "Batasuna", "Lepoan hartu eta segi aurrera", "Kalera",....Poesian hainbat olerki idatzi zituen: "Gudarien egiñak"," Hitzak eta idazkiak", "Urrundik". "Bake-oroi" etab. Antzerkigintzan ere aritu zen "Behorraren ostikoa", "Eneko Bizkai eta Maria Lorka", "Gure behia hil da!", "Menditarrak" eta beste hainbat obra idatziz.
  • Iokin Zaitegi (Arrasate, 1906­-979)

    Iokin Zaitegi (Arrasate, 1906­-979)
    Jokin Zaitegi Plazaola euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza zen. Arrasaten, Gipuzkoan jaio zen 1906ko uztailaren 26an eta Donostian hil zen 1979ko abuztuaren 17an. Gaztea zela, Durangoko jesuiten etxean sartu eta ondoren, Comillas, Loiola eta Oñan egin zituen ikasketak. Loiolan "Euskal Elerti Bazkuna" sortu zuten. Lagundikoiei ez zitzaienez taldea gustatu, hauek sakabanatzeko, Jokin Venezuelara bidali zuten. Teologia ikasi eta Gerra Zibilarekin Ameriketan ibili zen euskera utzi gabe.
  • Goldaketan (Zaitegi)

    Goldaketan (Zaitegi)
    Jokin Zaitegi Plazaola euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza zen. Arrasaten, Gipuzkoan jaio zen 1906ko uztailaren 26an eta Donostian hil zen 1979ko abuztuaren 17an. Gaztea zela, Durangoko jesuiten etxean sartu eta ondoren, Comillas, Loiola eta Oñan egin zituen ikasketak. Loiolan "Euskal Elerti Bazkuna" sortu zuten. Lagundikoiei ez zitzaienez taldea gustatu, hauek sakabanatzeko, Jokin Venezuelara bidali zuten. Teologia ikasi eta Gerra Zibilarekin Ameriketan ibili zen euskera utzi gabe.
  • Hamaika Ipuin (J.M. Elexpuru 2000)

    Hamaika Ipuin (J.M. Elexpuru 2000)
    Lanei dagokienez, narrazioa, haur eta gazte literatura, antologia, itzulpenak, bidaia-kronikak eta saiakera eta ikerketak idatzi ditu. Liburuen artean honako hauek aurki daitezke: "Hamaika ipuin" (2000), "Txepetxa eta sugea" (2000), "Euskal lizunkeriaren antologia" (1999), "Filosofia apaingelan; Donatien Alphonse F. Sade" (2001), "Kuba triste dago" (1994)," Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak" (2009) etb.
  • Juan Martin Elexpuru (Bergara, 1950 ­)

    Juan Martin Elexpuru (Bergara, 1950 ­)
    Juan Martin Elexpuru Arregi euskal idazle eta itzultzailea da, Bergaran, 1950eko azaroaren 15ean jaioa. Euskal filologia eta filosofiako ikasketak egin zituen eta gaur egun Euskal filologian doktorea da. Hogei urtez irakasle aritu zen Bergarako UNEDeko Euskara Sailean. "Goenkale" telebista saiorako gidoiak idazten ere aritua da. Honetaz aparte, "Literotura" izeneko liburu erotikoen bildumako zuzendaria da; baita bergarako hizkuntza proiektu baten zuzendaria ere.
  • Joh Andueza (Arrasate

    Joh Andueza (Arrasate
    Kazetaritzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Bi aldiz irabazi du “Rikardo Arregi” kazetaritza saria.
    1993tik ETBko hamaika saiotan aritu da zuzendari, aurkezle, gidoilari, edota aktore gisan: “Hor dago koska”, “Elkanotarrak”, “Goenkale”, “Hasiberriak”, “Trikitraka Trikitron”.. e.a.
    Zinemagintzan, lau laburmetrai zuzendu ditu: “Laugarren Galeriatik”, “Bernar”, “Aita Guria”, eta “Bilintx”. Eta bi luzemetrai ere zuzendu ditu: “Fatimetu”, eta “Simplemente”.
  • Larunbatean Bukowskyn (J. Andueza 2012)

    Larunbatean Bukowskyn (J. Andueza 2012)
    2012an bere lehenengo nobela publikatu zuen Elkar argitaletxearekin: “Larunbatean Bukowskyn”. Bereziki gazteei zuzendutako liburua da, Donostiako institutu batean gertatutako peripezien kronika martxosoa. Duela gutxi nobelaren lehen edizio agortu ondoren, Elkarrek bigarren edizio kaleratu berri du.