Frantziako iraultza

  • Handikien biltzarra

    Handikien biltzarra
    Pribilegiodunei zergak ordaintzea eskatu zitzaienean bildu zen. Kleroak, nobleak eta erregeak osatzen zuten.
  • Iraultzaren hasiera

  • Period: to

    Asamblea Nazionala

    Estatu orokorretik joan eta beren kabuz beste bilera bat egin zuten. Bertan, herri xeheko jendea eta zenbait noble eta klerigok hartu zuten parte. Frantziako ordezkariak zirela esaten zuten eta Frantziak konstituzio bat izan arte, elkarrekin jarraituko zutela zin egin zuten.
  • Estatu Orokorrak

    Estatu Orokorrak
    Handikien Biltzarrean nobleek ezetza eman zutenean biltzeko eskatu zen. Erregeak, nobleek, kleroak eta herri-xeheak osatzen zuten. Versaillesen bildu ziren eta estamentu bakoitzak kexa-koadernoak idatzi zituen beraien eskaerak adieraziz.
  • Jeu de Paume

    Jeu de Paume
    Estatu Orokorreko bilerarekin ados ez zeuden pertsonak (herri-xeheko estamendua eta pribilegiatu batzuk beraiekin) pilota frontoi batean bildu ziren eta bertan, Frantzian konstituzio bat egon harte, biltzen jarraituko zutela zin egin zuten.
  • Bastilla hartzea

  • Eskubide feudalen abolizioa

    Eskubide feudalen abolizioa
    1789ko Abuztuaren 4ean abolitu ziren eskubide feudalak. Abolizio hau, Asanblea konstituziongileak eraman zuen aurrera.
  • Gizakia eta Hiritarren Eskubideen Adierazpena

    Eskubide Feudalak abolitu eta egun batzuk geroago, Gizakien eta hiritarren adierazpena onartu zuen asamblea konstituziogileak ere. Adierazpen horretan, hauek aitortzen ziren: norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdinasuna eta jabego-eskubidea.
    2 dekretu hauek ekarri zuten absolutismoaren amaiera.
  • 1791eko Konstituzioa

    1791eko Konstituzioa
    Absolutismoaren amaiera eta pixkat aurrerago dekretatu zen lehenengo konstituzioa, 1791ekoa. Honen bidez, hauek adierazi zituzten: subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu, monarkia -parlamentarioa ezarri, eta botere-banaketa eta errolda sufragioa ezarri ziren.
  • Errepublikaren aldarrikapena

    Erregea atxilotu zutenean herritarrek Errepublika eskatzen hasi ziren baina erregea hil zutenean jarri zuten azkenean Errepublika bat, estatua gobernu gabe ez gelditzeko.
  • Period: to

    Konbentzioa

    Matxinadak behartuta, hauteskundeakegin ziren, ondorioz, beste asanblea bat eratuz: Konbentzio Nazionala. Iraultzaren 2.etaparen parte izan zen eta honetan, erabaki erradikalagoak hartu ziren. Gertakizun nagusiak: erregearen exekuzioa, errepublikaren aldarrikapena eta iraultzaileen zatiketa (Girondinoak eta Jakobinoak)
  • Austriak, Frantziari deklaratutako gerra

    1791ean, Asanblea legegilea ezarri zenean, pribilegioak galtzearen kontra zeuden nobleak eta kleroak Asanbleare aurka konspiratzen hasi ziren. Baina Europako beste herrialdeak ere mehatxatuta sentitzen zirenez Austriak eta Prusiak gerra deklarat zioten Frantziari, horrela, mehatxu gehio ez sentitzeko eta errege absolutuari, monarkia absolutua berrezartzen laguntzeko ere.
  • 1793ko konstituzio demokratikoa

    1793ko konstituzio demokratikoa
    Jakobinoek, momentu horretan indarrean zegoen taldea, konstituzio demokratikoa onartu zuten 1793an. Bertan, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsalaaitortzen ziren.
  • Period: to

    Izualdia

    Robespierrek diktadura aldarrikatu eta gero, Izualdianezerri zen. Denbora honetan kanpoko mehatxu militarrei eta iraultzakontrako aurre giteko zela jartzen zen aitzakitzat, baina, momento horretan edonor atxilotu, epaitu eta hiltzera kondenatu zezaketenez, bakrrik susmo bat izatearekin, jendea izututa zegoen. Urte horretan 50.000 persona hil ziren karguen probarik izan gabe.
  • Erregearen exekuzioa

    Erregearen exekuzioa
    Konbentzioak, Luis XVI.a atxilotu zutenean epaitu zuten eta hiltzera kondenatu zuten traizioa leporatuz. 93ko Urtarrilean, gillotinaz exekutatu zuten.
  • Lehen Koalizioa

    Luis VI.aren exekuzioa gertatu ondoren, Europako gainerako potentziek, lehen koalizioa eratu zuten eta gerra deklaratu zioten Frantziari. Honez gain altxamendu monarkiko eta ultrakatolikoa egon zenez ere, iraultza erradikalizatu egin zen puntu honetara iritsita.
  • Robespierren exekuzioa

    Robespierren exekuzioa
    Robespierre, Jakobinoen alde zegoen gizona bat zen, hauen gidari izan zena boterea lortu zutenean. Baina jakobinoek konstituzio demokratikoa onartu ondoren, Robespierrek botere guztiak bereganatu zituen eta diktadura bat ezarri zuen. Baina apurka-apurka Robespierre babesa galtzen joan zen eta azkenean, 1794ean iraultzaile moderatuek (girondinoek) atxilotu eta gillotinaz hil zituzten bera eta honen jarraitzaileak.
  • 1795eko konstituzioa

    1795eko konstituzioa
    Beste diktadura bat ez egoteko, gobernu moderatu bat ezartzen da. Gobernu honek onartu zuen konstituzio hau, non, nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa, eta botere-banaketa adierazten diren. Botere legegilea, Bostehunen kontseiluaren eta Zaharren kontseiluaren esku uzten da eta botere betearazlea Direktorioaren esku.
  • Period: to

    Direktorioa

    1795eko konstituzioan botere-banaketa aldarrikatu zenez, botere betearazlea 5 kidez osatutako gobernu bateri eman zitzaion. Gizon talde hau zen direktorioa. Iraultzaren 3.etapan gertatzen da. Bertan, erabaki moderatuagoak hartu ziren.
  • Period: to

    Napoleonen Inperioa

  • Vienako biltzarra

  • Waterloo-ko gudua

  • 1820eko iraultzak

  • 1830eko iraultzak

  • 1848ko iraultzak

  • Brumaireko estatu kolpea

    Brumaireko estatu kolpea
    Napolean Bonaparte, Parisko soldaduen buruak, Erregezaleen matxinada ito zuenean ospetsu egin zen, baina bere eragina geroz eta handiagoa zenez, Direktorioak italiara bidali zuen. Han lehen koalizioa garaitu zuen eta horrek 2. koalizioa eragin zuen. Azkenik, Napoleonek, burgesiaren babesarekin, Brumaireko estatu kolpea eman zuen Kontsulatua ezarriz eta boterea hiruren artean banatu zuten.