• Industria Iraultza

    Industria Iraultza
    Industria-iraultza Ingalaterran sortu zen XVIII. mendearen azken herenean eta, XIX. mendean zehar, Europako beste herrialdeetara zabaldu zen, Euskal Herria barne. Europatik kanpo, Estatu Batuetara eta Japoniara ere zabaldu zen. Iraultza honek hainbat alderditan aldaketak ekarri zituen, eta Aro Garaikideari hasiera eman zion. Praktikan jarri dakizun guztia Industria Iraultzaren inguruan!! (https://www.industriairaultza.com/praktikatu)
  • Zamakolaren kontrako matxinada

    Zamakolaren kontrako matxinada
    Bizkaian eta, batez ere, Bilbon, eragina izandako matxinada. Frantziako tropa iraultzaileen aurrean, euskal herritarrek izandako jarrera pasiboa zigortzeko, Carlos IV.aren eraginez gertatutako matxinada litzateke. Gaian sakontzeko, irakurri hondoko artikulua: (https://ojs.ehu.eus/index.php/Bidebarrieta/article/view/18692).
  • Carlos X-ak Frantziako boterearen esku

    Luis XVIII zendu ostean, Carlos X-ak hartuko du Frantzian boterea. Horrekin batera Europako burgesiak botere politikoa eskuratu nahi du eta hainbat matxinada antolatu zituzten estatu garaikidea eskuratzeko asmoz. Ikusi hondoko bideoa Carlos X bere testuinguruan kokatzeko (https://www.youtube.com/watch?v=gHvsXBxV2oE).
  • Frantziako Uztaileko Iraultza

    Frantziako Uztaileko Iraultza
    Aurretiaz azaldutako testuingurua kontutan hartuta, egoerak eztanda egingo du 1830. urtean. Honen ondorio nagusia izanik Luis Felipe I.ak koroa eskuratuko duela. Iraultza liberalen momentua etorriko da honekin lotuta. Ba al zenekien gaur egun ere iraultza gertatutako eguna jai eguna dela Frantzian? Uztailaren 14an, hain zuzen ere!
  • Europa mailako Iraultza

    Europako hainbat herrialdeetan jo zuen iraultza honek, baina, bereziki, Frantzian, eta bertan, Parisen. Burgesiak ezarritako lanpostuetan lan egiten zuten 10.000 langile baino gehiago hil ziren iraultza honetan. Honetan sakontzeko, irakurri testu hau: (https://www.hiru.eus/eu/historia/las-revoluciones-de-1848).
  • Iraultza Sozialista Frantzian

    Frantziako eta Prusiaren arteko guda izanda abiapuntu, Frantzian Iraultza Sozialista eman zen. Zein izan zen honen ondorioa?
    Frantzian III. Errepublika ezartzea, hain zuzen ere.
  • PSOEren lehenengo taldea Bilbon

    Perezaguaren eskutik sartu zen Bilbon. Irakurri hurrengo artikulua sakontzeko: (https://www.socialistasvascos.com/documentos/paginas/historia_eu.pdf)
  • EAJren sorrera

    EAJren sorrera
    Sabino Aranaren eskutik, EAJ alderdia sortu egiten da. Sabino Aranak hainbat kritika eta iritzi desberdin sorrarazten ditu... Horretan apur bat hausnartzeko ikusi bideoa hau: (https://www.youtube.com/watch?v=GYfeACGlbVk).
  • ETAren sorrera

    ETA talde armatuaren sorrera. Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi zituen erakunde armatu klandestinoa izan zen. Mugimendu honek marko politikoan eragina du oraindik ere modu batean edo bestean eta iritziak zabalak dira preso politikoen kontura. Hausnarntzeko, Hertzainak taldearen abestia honen inguruan, norbera bere iritzia duelarik: https://www.youtube.com/watch?v=DWEV8K6efdw.
  • Franco hil da

    Franco hil den urtea. Euskal Herrian marko politikoa guztiz aldatzen da. Honekin batera, Juan Carlos errege bihurtuko da. Hona hemen hain ezaguna den "Franco ha muerto" iragarpena: (https://www.youtube.com/watch?v=IbTcTnxGjVo&t=31s).