Liberalismoaren ezarpena Europan

  • Asanblea konstituziogilea

    Herritarrek Bastillari eraso zioten.
    Aurrerago, 1791ko Konstituzioa aldarrikatu zen. Haren bidez:
    -Subiranotasun nazionala.
    -Botere-banaketa.
    -Errolda-sufragioa.
  • Frantziako Iraultzaren jatorria

    Kausak hauek ziren:
    -Gizartearen atsekabea
    -Krisi ekonomikoa
    -Ilustrazioaren ideiak.
  • Luis XVI.aren exekuzioa

    Girondinoen konbentzioa (errepublikano moderatuak) traizioa leporatuta auzipetu eta zigortu zuen Luis XVI.a, eta 1793ko urtarrilaren 21an exekutatu zuen,gillotinaz.
  • Konstituzioa

    Menditarrek (errepublikano erradikalak) Konstituzio demokratikoa onartu zuten, 1793an, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena.
  • Konstituzio berria

    Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark, 1795eko Konstituzioa onartu zuen. Konstituzio hartan, nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten zen.
  • Brumaireko Estatu-kolpea

    Napoleon Bonapartek (Parisko soldaduen buruak), burgesiaren babesarekin, Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen, eta Kontsulatua ezarri zen. 3 ziren boterea zuten kontsulak: Napoleon, Ducos eta Sieyes.
  • Blokeo kontinentala

    Jenako gudaren ondoren, Napoleonek blokeo kontinentala ezarri zuen, britainiarrak kontinentearekin salerosketan aritu ez zitezen. Portugalek ez zuen onartu. Horren ondorioz, Independentzia Gerra piztu zen.
  • Errusiako kanpaina eta Leipzigeko Gudua

    1812an, Errusia inbaditzen saiatu zen Napoleon baina porrot egin zuen. 1813an, Erresuma Batuak, Prusiak, Errusiak eta Austriak eratutako koalizio batek Napoleon garaitu zuen, Leipziegeko Guduan.
  • Period: to

    Vienako biltzarra

    Europako potentzia nagusiak Vienako Biltzarrean elkartu ziren, Metternich buru zutela, bake iraunkorra bermatze aldera eta iraultza gehiago gerta ez dadin. Europako mapa berrantolatu zuten. Biltzar horrek beste arazo batzuk sortu zituen: Norvegiaren eta Suediaren batasun faltsua...
  • Ehun egunak. Waterlooko Gudua.

    Napoleonen azken guda izan zen. Leipzigeko guduaren (1813) eta Frantziako borroken ostean Napoleon Elba irlara deserriratu zuten arren, 1815eko martxoan Frantziara itzuli zen boterea berreskuratzera. Waterlooko porrotak agintalde labur berri honi (Ehun Egunak deritzona) amaiera eman zion.
  • Period: to

    1820 eta 1830eko iraultzak

    1820an Riego komandantea Fernando VII.aren monarkia absolutuaren aurka jarri zen.
    1821an, greziarrak Otomandar Inperioaren aurka altxatu ziren.
    1830an Luis Filipe Orléansekoa monarkia liberala ezarri Frantzian.
  • Mugimendu nazionalistak

    Mi motatako mugimendu nazionalistak egon ziren:
    -Nazionalismo sakabanatzailea: inperio handietan bildutako nazioen independentzia aldarrikatzen zuen. (Ad: Austria-Hungaria, Otomandar Inperioa)
    -Nazionalismo bateratzaileak: banatutako herrien bateratzea bultzatu zuten. (Ad: Italia, Alemania)
  • Alemania bateratzea

    Alemaniaren bateratzea urte gutxitan burutu zen:
    -Lehen etapa: Prusiak Danimarkaren agintepean zeuden baina gehiengo alemaniarra zuten bi dukerri inbaditu eta bereganatu zituen.
    Biggaren etapa: Prusiak aurre egin zion beste alemaniar estatu nagusiari, Austriari.
    -Hirugarren etapa: Bismarckek aliantza militar bat sinatu zuen hegoaldeko estatu alemaniarrekin.