XVI. eta XVII. mendea

  • Period: Jan 30, 1400 to

    Errenazimentua

    Italia aldean sortu, eta beste inon baino indartsuago abiatu bertan. Izan ere erromatarren garaiko aztarnak begi-bistan, eta mundu kasikoaren gainbeherarekin galdu zenaren kontzientzia bertan inon baino biziago. Estilo gotikoa gaitzetsiz, iturri klasikoetara itzuli beharra aldarrikatu zuten artistek eta kulturaren ardura zutenek. XV. mendeari Quattrocento eta XVI.ari Cinquacento izenez ezagutu.. Florentzia, Erroma eta Venezia Errenazimentuaren sehaska.
  • Jan 1, 1440

    Inprimatzeko makina modernoa sortu

    Inprimatzeko makina modernoa sortu
    Johannes Gutenberg-en lorpenik aipagarriena. Bere lanik ezagunena lehendabiziko Biblia inprimatzea izan zen. (1440inguruan)
  • Jan 27, 1480

    Bernat Etxepare jaio Sarasketan (uste denez).

    Euskarazko lehen liburuaren sortzailea Nafarroa Beheran dagoen Garaziko eskualdeko Sarasketa herrian jaio zen. Nafarroako Erresuman 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizi zituen, eta 1545ean "Linguae Vasconum Primitiae" liburua argitaratu zuen, euskarazko lehena. Poesia landu zuen gehienbat, estilo xehekoa, herriari egokitua, gai profanoak landuz (maitasuna) eta behe nafarreraz idatziz.
  • Jan 30, 1500

    Humanismoa

    Giza ikuspegi berria da, Erdi Aroko teozentrismotik ihesi doktrina eskolastikoaren antzutasuna arbuiatuz.
  • Jan 27, 1506

    Joanes Leizarraga jaio Beskoitzen (uste denez).

    Joanes Leizarraga jaio Beskoitzen (uste denez).
    Prosalaria izan zen, itzultzailea hain zuzen, eta Eliza berriaren kristau ikasbidea eta testamentu Berria euskarara itzul zitzan agindu zion Joana Albretekoak Nafarroako erregina. Behe nafarrera eta lapurtera nahastuz idazten zuen, hitzetan berritzaile zen eta herriari egokituak egiten zituen itzulpenak gai erlijioa izanez.
  • Jan 30, 1510

    Gizartearen egitura feudalaren gainbehera.

    Burgesiaren indartzearekin batera gertatu. Italiako hiriak gizarte berriaren dinamikaren adierazgarri. Estamendutan banatutako gizarteak amaituak zituen bere urteak, gizarte klase berri bati harrera eginez: burgesia. Hau noblezia eta kleroarentzat tupusteko galanta izan zen, ez ordea, merkatarientzat, geroz eta diru gehiago baitzeukaten.
  • Feb 3, 1511

    Erreforma

    Protestanteen erreforma, Martin Lutherek elizaren kontra hasi zuen mugimendua izan zen, eta bertan erlijiozko iburuak latinetik beste hizkuntzetara itzuli ziren erlijio zabaltzeko helburuarekin. Mugimendu hau humanismoarekin lotutako zerbait izan zen,izan ere, giza adimenari eta kontzientziari askatasun gehiago eman nahi zitzaion eta Elizako erritoak mugak besterik ez ziren hauentzat. Euskal Herrian, Joana Albretekoak Frantziako higanotekin bat egin eta Erreforma bultzatu zuen menpeko lurretan.
  • Jan 30, 1512

    Merkataritzaren garapena eta gizartearen antolaketa berria.

    Estatuak indartu, merkataritza-ekimenak eta -harremanak hala eskatuta. Euskal Herrian, herri eta hirien garapenarekin batera erori Ahaide Nagusien boterea. Euskal Herrian irudi juridiko berria: kaparetza edo ahaidetasun unibertsalaren aldarrikapena- Leinuen balioa deuseztatuz eta gizarte hierarkizatuari uko eginez, egitura feudalaren desagertu zen.
  • Jan 28, 1542

    Inprenta-zentsura.

    Eliza Katolikoaren doktrinarekin bat ez zetozen liburuak.
  • Jan 27, 1545

    "Linguae Vasconum Primitiae" liburua plazaratu Bordelen.

    "Linguae Vasconum Primitiae" liburua plazaratu Bordelen.
    Lehen euskarazko liburua, non euskarari kanpora, plazara, mundura... irtetzeko agintzen dio. Liburu honetan sarreraz gain, erlijio-gaiak, amodio-gaiak, bere buruari jarritakoak eta euskararen gosamenezko bi kantu, Kontrapas eta Sautrela dira aipagarri.
  • Period: Jan 28, 1545 to Jan 28, 1563

    Trentoko Kontzilioa

    Erreformaren aurka azaltzeko helburuarekin egina.
  • Feb 3, 1545

    Kontraerreforma

    Europa eta europarrak astindo Erreformaren aurka, bide-politiko militarrak zein kulturalak erabiliz saiatu zen Eliza Katolikoa bere magalean gelditu ziren kristauei eusten eta alde egindakoak berriro ere artalderatzen.
  • Feb 3, 1545

    Bernat Exepare hil.

  • Jan 29, 1556

    Pedro Axular jaio Urdazubin, Nafarroa (Zuberoarekin muga).

    Pedro Axular jaio Urdazubin, Nafarroa (Zuberoarekin muga).
    Dotorezia erantsi zion euskarari, esaldi luze eta korpilatsuak erabiliz batzuetan eta labur eta trinkoak besteetan. Mezu garbi eta ulergarria ematen zuen beti, eta bere generoa persuasiboa zen, ondorioz xedea giza jokaera aldaraztea izanez.
  • Jan 28, 1571

    Joanes Leizarragak "Testamentu Berria" argitaratu Arroxelan.

    Joanes Leizarragak "Testamentu Berria" argitaratu Arroxelan.
    Joana erregina mendean zeuzkan lurraldeetan kalbinismoa ezartzen gogor saiatu zen. Horretarako herriari egokitutako irakurgaiak behar ziren eta kalbindarren sailera pasatutako apaiz euskaldunen artean Leizarraga zen pertsonarik aproposena.
  • Jan 29, 1580

    Joanes Etxeberri Ziburukoa Ziburun jaio, Lapurdin (uste denez).

    Joanes Etxeberri Ziburukoa Ziburun jaio, Lapurdin (uste denez).
    Bertso lanak soilki izan dira aurkituak. Gai nagusia erlijioa zen hiru obra argitaratuz: Manual Debozionezkoa (1627), Noelak (1631) eta Elizara erabiltzeko liburua (1636). Euskaraz eta latinez idazten zuen, idaztean itsazgizonak gogoratuz eta bertso-moldea herriak kantatzeko moduko neurrian eginez.
  • Arnaut Oihenart jaio Maulen (Zuberoa).

    Iparraldeko "koine" edo hizkuntza komuna erabiltzen zuen, eta literatura kontuetan jardun arren bere liburu ezagunetarikoa "Les Proverbes Basques" da, esaera zaharrez eta berak asmaturiko poesiez osatua. Poesia lanetan gaia maitasuna zen eta hizkera trinko, garbizale eta inoiz ulerkaitz samarra erabiltzen zuen.
  • Joanes Leizarraga hil Nafarroa Behereko Bastidan.

    Joanes Leizarraga hil Nafarroa Behereko Bastidan.
    Testamentu Berria, Kalendrera eta Kristinoen Instrukzionea literatur lanak utzi zituen bere oroimenerako.
  • Eliza Katolikoa hazten.

    Kontraerreformaren ondorioz zabaltzen hasi zen, adibidez Frantzian de garbia Monarkia Katolikoa ezarriz.
  • Sorginen aurkako jazarpen eta erreketak

    Euskal Herrian Pierre Lancre elizgizona izan zen, XVII.mende hasieran, ortodoxiaren izenean ankerkeria burutu zuena, hainbat euskaldun sorkinkeriaren salaketaz sutara bidaliak izanez.
  • Joan Tartas jaio Sohütan.

    Joan Tartas jaio Sohütan.
    Bere bizitzari buruz, Aruen eta Atharratzen erretore egon zela besterik ez dakigu. Hizkuntza Zuberotarrean oinarrituz idazkera askea egiten zuen, eta azalpen-hitzen eta susper-hitzen arteko jokoa neurtzen du. Joan Tartasen lanak ez dira Axularren lanen bezain landuak eta neurtuak.
  • Nafarroako Henrike III.a Frantziako errege izendatua.

  • Kontraerreformaren doktrinaren laburbilduma "Kredoa" argitaratu.

    1614an Lapurtera-behenafarreraz idatzirik argitaratu zuten Erromako Eliza agintariek. Mende horretan euskal literaturaren eragile nagusia Erromako Eliza Katolikoa eta Apostolikoa izan zen, kristau ezibide zuzen eta hezibidearen zerbitzurako.
  • "Manual debozionezkoa" publikatu.

    "Manual debozionezkoa" publikatu.
    Joanes Etxeberri Ziburukoaren obra da, eta doktrinari buruzko gaiak eta era guztietako otoitzak ageri dira bertan, esukaraz eta latinez idatzirik.
  • "Noelak" publikatu

    "Noelak" publikatu
    Gabon kantek ematen die izena bertso-bildumari. Etxebarri Ziburukoaren obra hau, besteak bezala, itsasgizonei buruz pentsatzen idatzi zuen eta hauek kantatzeko moduko erritmoak paratzen ditu, bertsoen bidez kristau hezibidea eskainiz. Buruz ikasteko bertsoak ziren eta kantuen edukia zen garrantzitsuena. Aitortu beharra dago arrakasta izan zutela kantuok.
  • "Elizara erabiltzeko liburua" argitaratu.

    Elizaren mesedetan egina eta herritarren mailara egokituta dago Etxebarrik publitutako azken liburua
  • "Notitia Utriusque Vasconiae" liburua argitaratu.

    "Notitia Utriusque Vasconiae" liburua argitaratu.
    Erdi Arora arte Iberiar Euskal Herriaren eta Akitaniar Euskal Herriaren historiaren berri ematen digu. Ohienarten lanik trinkoena da, latinez idatzita eta oso ondo argumentatuta. Euskal Herriari, euskaldunei eta euskarari buruzko zehaztapenak egin zituen, beraz, nabarmena da Euskal Herriaren ikuspegitik idatzita dagoela, eta ez Akitania eta Espainiaren ikuspegitik
  • Pedro Axularrek "Gero" liburua publikatu.

    Pedro Axularrek "Gero" liburua publikatu.
    Obra handi honek kristauari zein arriskutsua izan daitekeen arimari dagozkion zereginak berehala ez atxikitzea erakusten dio, hori alferraren betiko leloa eta tranpa dela frogatuz, eta autore klasikoen eta beste idazle askoren adibide eta argudioak pilatzen ditu era ederrean lotuz. Gizakia jokaeraz aldatzea konbentzitu nahi du, eta horretarako hiru alderdi zaintzen eta azaltzen ditu: irakaskuntza, atsegintasuna eta mugiarazteko nahia. Obra maisutasun bezala hartzen da.
  • Pedro Axular hil.

    Pedro Axular hil.
    88 urterekin hil zen idazlea. Hain izan zen esanguratsua, bizi izan zen mendeari (XVII) Axularren mendea deitu izan diotela. Bere nahirik handiena jendea katolikotasunera bideratzea izan zen.
  • Frantziar eta Espainiar monarkiak, monarkia katoliko finkatu.

  • "Les Proverbes Basques" argitaratu.

    "Les Proverbes Basques" argitaratu.
    Ohienartek idatzitako bigarren obra, idazleak bildutako atsotizak eta berak idatzitako euskal neurtitzak ageri dira bertan. Guztira 700 atsotitz (batzuk frantsesetik itzulitakoak) eta hainbat maitasun olerki azaleratzen dira.
  • "Ontsa hiltzeko bidia" argitratu.

    "Ontsa hiltzeko bidia" argitratu.
    Joan Tartasek idatzitako lehen debozio liburua da, lehenbizikoz zubereraz idatzita, baita lapurteraz eta behenafarreraz ere. Liburuaren arabera, ondo hil nahi duenak ondo bizi behar du, beti ere hilko dela gogoratuz eta bere tesiak frogatzeko, Antzinaroko autoreen aipuak sartzen ditu. Bere prosan azalpen hitz eta super-hitzen arteko jokoak ikusten dira.
  • Arnaut Oihenart hil.

    Euskararen eta Euskal Herriaren alde gogor lan egin ondoren utzi zuen mundua abokatu eta ondo prestatutako gizon honek,