FILOSOFIA

  • Period: 500 BCE to 500

    ANTZINAROA

  • 4 BCE

    Seneka

    Seneka
    Luzio Anneo Seneka halaber Seneka Gaztea edo, besterik gabe, Seneka deiturikoa, batik bat moralari buruz aritu zen filosofo estoiko nabari bat izan zen. Erromatar Inperioko politika pertsonaia garrantzitsua ere izan zen. Bere idazkiei esker, mendeetan barrena estoizismoaren pentsaera ulertzeko ezinbesteko erreferentzia izan da. Bizitza politiko arrakastatsu eta azkenean dramatikoa ere izan zuen.
  • 341

    Epikuro

    Epikuro
    Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Epikurok obra asko idatzi zituen, baina gehienak galdu egin dira. Hark idatzitako hiru gutun (Herodotori gutuna fisikaz, Pitoklesi gutuna meteoroei buruz —zalantzan dago harena den ala ez—, Menezeori gutuna moralaz) eta aforismo batzuk baizik ez dira geratu. Epikuro Demokritoren jarraitzailetzat har daiteke fisikaren alorrean (atomismoa), baina ez zion haren determinismoari jarraitu.
  • 384

    Aristoteles

    Aristoteles
    Grezia klasikoko filosofo eta polimata izan zen. Platonek irakatsia, Lizeoaren, filosofiaren eskola peripatetikoaren eta tradizio aristotelikoaren sortzailea izan zen. Bere idazkiek gai asko jorratzen dituzte, besteak beste, fisika, biologia, zoologia, metafisika, logika, etika, estetika, poesia, antzerkia, musika, erretorika, psikologia, hizkuntzalaritza, ekonomia, politika, meteorologia, geologia eta gobernua. Aristotelesek aurretik zeuden filosofien sintesi konplexua eman zuen.
  • 427

    Platon

    Platon
    Gutxi ezagutzen da Platonen bizitzari buruz eta ezagutzen denaren fidagarritasuna eztabaidagarria da. Hil bezain pronto, haren biografia Espeusipo ilobak idatziriko laudorioek estali zuten. Diogenes Laerzioren Filosofoen bizitzak bildumako III. liburukian zehazten diren datuak anekdotikoak dira. Atenasen jaio zen, Peloponesoko Gerraren hastapenetan eta Perikles hil eta bi urtera, familia handiki baten baitan.
  • 470

    Sokrates

    Sokrates
    Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, Platonen bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen solasaldietan oinarrituak baitira. Hain zuzen, Sokrates agorako gizona izan zen, plaza gizona; Atenasko plazetan filosofia eztabaidak izaten zituen eta bere galdera eta solasaldi sotilen bidez zalantza eragiten zuen jendearengan.
  • Period: 476 to 1492

    ERDI AROA

  • 485

    Protagoras

    Protagoras
    Antzinako Greziako lehenengo sofista izan zen, eta zenbaiten ustez garrantzitsuena1. Erretorikan eta bertutean aditua, Platonek Protagoras elkarrizketan bertutearen lehen irakasle profesionala izateari egotzi dio. Bere ospea eta eragina oso nabaria izan zen Periklesen Atenasen.
  • 540

    Heraklito

    Heraklito
    Heraklitoren bizitzari buruzko iturri nagusia Diogenes Laerzio da. Laerziok baieztatzen du Heraklito 69. Olinpiadan (K.a. 504-501) loretu zela. Familia aristokratiko baten barnean jaio zen Efeson, Anatolia. Dirudienez, Heraklitok errefusatu zuen hiriko legeak sortu, konstituzioa guztiz okertuta zegoela uste omen zuelako.Diogenesek liburu bat egotzi dio, Naturaz, baina pasarte batzuk baino ez dira kontserbatzen.
  • 540

    Parmenides

    Parmenides
    Parmenides Elean jaio zen. Herodotoren arabera, greziar kolonia hau K.a 535 urte inguruan sortua zen. Bere daten gainean ez dago akordiorik. Diogenes Laerziok K.a. 500 urtea aipatzen du Parmenidesen loratze-urtea bezala eta, onartzekotan, bere jaioteguna K.a. 540 inguruan. Baina Platonek (Parmenides elkarrizketan) esaten du Parmenides Atenasen egon zela 65 urte zituela Sokrates gaztea zenean (K.a. 450). Honek, egia izatekotan, K.a. 515 jaioteguna ekarriko luke.
  • 569

    Pitagoras

    Pitagoras
    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. Pitagorismo izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, mistikotzat jo izan da historian zehar.
  • 624

    Tales Miletokoa

    Tales Miletokoa
    Jean-Paul Charles Aymard Sartre (Paris, Frantzia, 1905eko ekainaren 21 – 1980ko apirilaren 15) frantsesezko idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • 1225

    Tomas Akinokoa

    Tomas Akinokoa
    Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da.
  • 1280

    Gilen Okham

    Gilen Okham
    Oso gazterik sartu zen Ordena Frantziskotarrean eta lehenbizi Londresko komentu frantziskotar batean eta gero Oxfordeko Unibertsitatean hezi omen zen, baina ikasketak ez zituen bukatu. Hori dela eta Venerabilis Inceptor Hasiberri Agurgarria ezizena jarri zioten.Garai horretan egin zuen lana eztabaidagarri bihurtu zen.
    Gilen Ockham edo Gilen Ockhamgoa, garaikideen artean Venerabilis Inceptor,
  • 1478

    Tomas Moro

    Tomas Moro
    Thomas More (Espainin Thomas Moro) 1478an jaio zen Ingalaterran. Teologo,pentzalari, idazle, poeta, politiko eta itzultzailea izan zen. Ingalaterrako erregearen (Henrike VIII) laguna zen eta parlamentuan ere bere lekua egin zuen. Bere liburu guztietatik famatuena Utopía da. Honetan gizarte idiliko bat aurkezten du eta gaur eguneko gizartearekin aldentzen du. Henrike VIII.a berarekin azerretu zen bere emastea nor zenaren erruagatik eta urte batzuk pasatuta bere hilketa agindu zuen.
  • Period: 1492 to

    ARO MODERNOA

  • 1561

    Francis Bacvon

    Francis Bacvon
    Francis Bacon ( Ingalaterra, 1561 - Ingalaterra, 1626) britainiar filosofo, abokatu, idazle eta politikaria izan zen. Enpirismo filosofikoaren eta zientziaren aritatzat hartu daiteke. Baconek filosofia eta politikagintza bateratu zituen: 1584tik aurrera Parlamentuko kide izatea lortu zuen. Gaztetatik aldarrikatu zuen filosofiak bizitza arruntari onura ekarri behar ziola eta esparru akademikora murrizten zen doktrina oro baztertzeko ahalegina egin zuen, baliogabetzat joz.
  • Hobbes

    Hobbes
    Thomas Hobbes (1588 — 1679) filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Bere lanik ezagunena Leviathan da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Bere ustez gizakiaren izaera fisikoa soilik da, eta ez dago arima eta gogamena bezalako beste entitate naturalik. Leviathanen dio, unibertsoa, hau da, gauzen masa osoa, gozpuzduna dela.
  • Deskartes

    Deskartes
    René Descartes ( Frantzia 1596 – Suedia, 1650) filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Psikologiaren sortzailetzat hartzen dugu. Bere ikuspuntutik gizakia ente pentzatzaile bat da, inperfektua baina ausarta. Filosofiak gauza guztiez hitz egiteko baliabideak ematen dituela dio eta gutxiago dakitenek miresten dutela hori; Descartes Filosofia modernoaren aita kontsideratzen dugu. Morala, medikuntza edo mekanika bezalako gaietan ezaupidea bera ikertu behar dela uste du.
  • Locke

    Locke
    John Locke (1632 – 1704) filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun. Bere pentsamenduak arrazionalismoaren eta mekanizismoaren elementuak ditu. Jainko sortzaile batean sinesten du eta gure existentzian eta ezerezetik ezin garela sortu oinarritzen du.Politikari buruz hau uste zuen: Gizaki guztiak naturaz aske eta berdinak dira eta beraz berezko eskubideak dituzte.
  • Spinoza

    Spinoza
    Baruch Spinoza (1632 - 1677) filosofo neerlandarra izan zen. Kartesianismoa gisa ezagutzen den korrontearen ondorengo kritikoa da. Filosofian, arrazionalismoaren ordezkari nagusietakoa da. Filosofian, arrazionalismoaren ordezkari nagusietakoa da. Bere pentzaerak zera dio: arima eta gorputza ez dira izaki bereiziak, gauza bat eta bera baizik, baina ikuspegi desberdinetatik ikusita; arimak pentsatzerik ez badu, gorputza geldi egongo litzateke eta alderantziz.
  • Leibniz

    Leibniz
    Gottfried Wilhelm Leibniz ( 1646 – 1716) alemaniar filosofo, matematikari, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen. Filosofiari buruz, gizaki bizidun orok forma substantziala daukala baieztatu zuen. Jainkoa da, betierekoa (espaziorik gabekoa) eta gorputzik gabekoa (espaziorik gabekoa) den banakoa eta aniztasun espazio-tenporala ezagutzen duen subjektu bakarra. Munduaren sorkuntzaren momentua erabat logikoa da eta honen sorkuntza gidatu zuena, jainkozkoaren borondatea norabidetzen zuen.
  • Berkeley

    Berkeley
    George Berkeley (1685 -1753) Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektiboa deituriko korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua izan zen. Berkeleyren filosofiari dagokionez, hau idealista subjektibotzat har daiteke zenbaiten ustez. Zer da idealismoa? Esan dugun bezala, enpirismoaren kontrakoa. Enpirismoak zentzumenen bidez hautematearen esperientziari ematen dio garrantzia. Hautematen dena objektu materiala da, subjektuarekiko kanpoan kokatzen dena.
  • Montesquieu

    Montesquieu
    Charles Louis Secondat (1689 - 1755) Ilustrazio garaiko kronista eta pentsalari politikoa izan zen. Ospetsua da berak egituratu zuelako botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetan oinarrizkotzat jotzen dena eta mundu osoko konstituzio ugaritan ezarria. Legeen espirituaz lanean argi uzten zuen, ingelesen erakunde politikoei zien miresmena eta bertan baieztatu zuen legea zela Estatuaren kontzeptu garrantzitsuena.
  • Hume

    Hume
    David Hume (Edinburgo, 1711 - Edinburgo, 1776) eskoziar filosofo, historialari, ekonomialari eta saiakeragilea izan zen. Gaur egun Mendebaldeko filosofiako eta Eskoziako Ilustrazioko figura garrantzitsuenetako bat da. Bere pentzaerak zera zihoen: Ezagutza oro esperientzia sentsorialetik eratorria dela dioen ikuspegi enpirista aurkeztu zuen baina, era berean, onartu zuen horrek ondorioak dituela, normalean filosofoentzat onargarriak ez direnak.
  • Rousseau

    Rousseau
    Jean-Jacques Rousseau ( 1712 - 1778) suitzar idazle, eta filosofoa izan zen. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen. Oso filosofo berezia izan zen: Ilustrazio garaiko baikortasun eta aurrerabide giroan, hark gizartea, aurrerapena, arteak eta zientziak kritikatu eta mespretxatu zituen, arrazoian oinarritua, haiek gizakiaren ustelkeria eta gaitz guztien iturria zirela ondorioztatuz. Bere lan handiena politika arloan egin zituen, eta ideiek eragin handia izan zuten Frantziako Iraultzan.
  • Kant

    Kant
    Historiako filosofo nabarmenetakoa da.Garaiko filosofo arrazionalista zein enpiristek, filosofo ilustratuek eta Rousseauren moralak ere eragina izan zuten Kantengan.1770an logika eta metafisikako katedra lortu zuen, eta hasi zen bere teoriak moldatzen.Kanten filosofia sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Kritika hori Kanten bi obra handitan banatuta ageri da: Kritik der reinen Vernunft (1781, Arrazoimen hutsaren kritika), eta Kritik der praktischen Vernunft.
  • Hegel

    Hegel
    Filosofo alemaniarra izan zen. Alemaniar idealismoaren figura garrantzitsuenetako bat eta filosofia modernoaren sortzaileetako bat da, eta bere eragina epistemologiara, logikara, metafisikara, estetikara, historiaren filosofiara, erlijioaren filosofiara eta filosofiaren historiara hedatzen da. Hegelen lorpen nagusia idealismoaren artikulazio bereizgarri baten garapena izan zen, non, adimenaren eta naturaren eta subjektuaren eta objektuaren dualismoak gainditzen diren.
  • Period: to

    ARO GARAIKIDEA

  • Period: to

    ARO GARAIKIDEA

  • MARX

    MARX
    (Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a): alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria izan zen. bereziki ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. Marxen teoriek garrantzi handia izan dute Aro Garaikideko pentsamendu filosofiko, politiko eta ekonomikoan, marxismoa izeneko teoria garatuz. Hainbat herrialdetako erregimen politiko bere ideologian oinarrituta eratu ziren.Bere lanik ezagunena, 1867ko Kapitala liburua izan zen.
  • Nietzesche

    Nietzesche
    (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a) filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko oso ideologia ezberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio. Nietzscheren lanik nabarmenenak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira.
  • Freud

    Freud
    Austria 1856ko maiatzaren 6a – Londres, 1939ko irailaren 23a) austriar mediku neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea izan zen, psikopatologia tratatzeko metodo klinikoa, elkarrizketa bidez gaixoaren eta psikoanalistaren artean.Psikoanalisiaren sorreran, Freudek teknika terapeutikoak garatu zituen, elkartze librearen erabilera eta aurkikuntzen transferentzia, bere eginkizun zentrala prozesu analitikoan finkatuz. Freudek sexualitatearen birdefinitzeak forma infantiletan sortu.
  • Husserl

    Husserl
    Moravia, 1859ko apirilaren 8a - Friburgo, 1938ko apirilaren 27a) alemaniar filosofoa izan zen.Hasieran zientziak, eta zientzien artean bereziki matematika ikasi zuen.Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz;Azken lanetan idealismoaren aldera lerratu zen, ez baitzien aitortzen objektuei kontzientziaz kanpoko izaterik.
  • Russell

    Russell
    Monmouthshire, 1872ko maiatzaren 18a - Penrhyndeudraeth, Gwynedd, 1970eko otsailaren 2a) galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen.
    Bibliografia itzelaren egilea da, haren liburuetan bereziki Matematikaz, Filosofiaz eta Politikaz idatziz. XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa izan zen. 1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
  • Wittgenstein

    Wittgenstein
    Filosofo austriarra izan zen, hizkuntza, batez ere epistemologiarekin loturik, bereziki aztertu zuena. Vienako Zirkulua mugimendua eta bidenabar enpirismo logiko izeneko eskola filosofikoa eragin zituen pentsalarietako bat izan zen. Bizitzan zehar, bi lan soilik prestatu zituen argitaratzeko, Tractatus logicus-philosophicus eta Ikerketa filosofikoak; eta biak bere bizitzako pentsamendu filosofikoaren bi ikuspuntu bereizien mugarri dira.
  • Heidegger

    Heidegger
    Alemania, 1889ko irailaren 26a - Todtnauberg, Alemania, 1976ko maiatzaren 26a) filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.
  • Karl popper

    Karl popper
    (Viena, Austria, 1902ko uztailaren 28a - Londres, Erresuma Batua, 1994ko irailaren 17a) austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetarikoa izan zen.
  • Jean-Paul Sartre

    Jean-Paul Sartre
    (Paris, Frantzia, 1905eko ekainaren 21 – 1980ko apirilaren 15) frantzez idazlea eta filosofoa izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakuslea, eta XX. mendeko intelektual politikoki konprometituaren irudi nagusietakoa. Halaber, existentzialismoaren ordezkari ospetsuena izan zen, Martin Heideggerrekin eta Albert Camusekin batera.
  • Hanna Arendt

    Hanna Arendt
    (Hannover, Alemania, 1906ko urriaren 14a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko abenduaren 4a) judu jatorriko politika-ikertzaile alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterearen gaineko azterketetara bideratu zuen, eta bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen.
  • Levi-strauss

    Levi-strauss
    (Brusela, 1908ko azaroaren 28a - Paris, 2009ko urriaren 30a) filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da.
  • Simone de Beauvoir

    Simone de Beauvoir
    (Paris, 1908ko urtarrilaren 9a -1986ko apirilaren 14a) idazle, filosofo eta feminista frantziarra izan zen. Gai politiko, sozial eta filosofikoei buruzko eleberriak, entseguak, biografiak eta monografiak idatzi zituen eta haren pentsamendua existentzialismoaren barnean kokatu ohi da, haren lan batzuk, Bigarren sexua adibidez, feminismoaren sorreraren bultzagarritzat hartzen direlarik.
  • Austin Hiponakoa

    Austin Hiponakoa
    San Agustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • Foucault

    Foucault
    Irudi oso garrantzitsua izan zen XX. mendeko pentsamendu frantseserako. Estrukturalismoaren eta postestrukturalismoaren artean kokatzen da. Hil zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartua zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Berak arkeologotzat zuen bere burua. Foucault-ek egin zuen lana naturaren ingurukoa izan zen, historia, soziologia, psikologia eta filosofia kontuan izanda. XXI. mendearen hasieran, Foucault egilerik esanguratsuena bihurtu zen giza zientzietan.
  • Habermas

    Habermas
    (Düsseldorf, Alemania, 1929ko ekainaren 18a) soziologoa eta filosofoa da, teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zuena. Haren lanak, epistemologian oinarrituak, eragin handikoak izan ziren XX. mendean.