Adn 1

DNA Denbora Lerroa.

By MartinF
  • Gregor Mendel: Genetikaren aita.

    Gregor Mendel: Genetikaren aita.
    Haren teoria geneei eta herentziari buruz oso garrantzitsua izan zen. Oso famatua izan zen berak egindako esperimentua ilarrekin. Esperimentu honetan, berak ikusi zuen nola ilarren kolorea eta forma aldatzen zen herentziarengatik. Esperimentu honetan ateratako konklusioekin esan zuen, gene batzuk herentzia moduan generazioetatik beste batzuetara pasatzen ziren. Gainera, genetikaren hiru legeak atera zituen. Honen ondorioz, Gregor Mendel genetikaren aitatzat hartzen da.
  • Johan Friedrich Miescher, eta DNAren lehenngo isolamendua.

    Johan Friedrich Miescher, eta DNAren lehenngo isolamendua.
    Globulu zurien konposizio kimikoa aztertzean, ikusi zuen, haien barruan, fosfatoan aberatsa zen substantzia bat zegoela, ez zeukala ezer ikusirik proteinen eta lipidoen estruktora orokorrarekin. Hau ikustean, globuluen nukleoko hainbat molekula isolatu zituen, eta nukleina izena jarri zien. Geroago molekula horiei azido nukleiko izena eman zitzaien.
  • Albrecht Kossel eta base nitrogenatuak

    Albrecht Kossel eta base nitrogenatuak
    Miescherren esperimentua jarraituz, DNAren konposatuak aurkitu zituen, eta hainbat ikerketa egin zituen proteinei buruz. Azkenik, base nitrogenatuak aurkitu zituen, eta adenina, timina, zitosina, guanina deitu zien.
  • Richard Altmann

    Richard Altmann
    Miescherren dizipulua izana, azken honek aurkitu zuen molekula redefinitu zuen azido nukleiko izenarekin.
  • Wilhem Johannsen

    Wilhem Johannsen
    Gene terminoa sortu zuen aurretik zegoen "pangen" terminoaren laburdura gisa, eta geroago, 1911an genotipo eta fenotipo terminoak sortu zituen.
  • Thomas Hunt

    Thomas Hunt
    Gizakion geneak kromosometan daudela baieztatu zuen. Hau egiteko, euliekin(Drosophila melanogaster) eta eulien generazio desberdinekin hainbat ikerketa egin zituen.
  • Phoebus Levene eta nukleotidoen egitura

    Phoebus Levene eta nukleotidoen egitura
    Berak nukleotidoen barne estruktura aurkitu zuen. Berak adierazten zuenez, nukleotido bat fosfato talde batez, gluzido batez (pentosa), eta base nitrogenatu batez. Hau jakinda, berak suposatu zuen, proteinak aminoazido segida bat baziren, azido nukleikoak nukleotidon segida izan behar zirela.
  • Frederick Griffthen esperimentua

    Frederick Griffthen esperimentua
    Streptococcus pneumoniaeren bi zepa, S leuna eta hilkorra zena, eta R rugosoa eta benereoa zena erabili zituen, eta arratoiei xixtatu zien. Beraz, S lagina sartzean, arratoiak hiltzen ziren, eta R lagina sartzean ez, eta S lagina berotzean hil arte, arratoiek ez ziren hiltzen. Gauza da, S lagina berotuta eta R lagina nahastean, arratoiak hiltzen zirela. Aurkikuntza hau ezin izan zen azaldu, Averyren esperimentura arte, baina azken honek oinarri gisa hartu zuen esperimentu hau.
  • Nobel Saria: Thomas H Morgan

    Nobel Saria: Thomas H Morgan
    Saria eman zioten, geneak kromosometan daudela baieztatzeagatik. Hau lortu ahal izan zuen, Drosophila melanogasterrekin egindako lanari esker.
  • William Astbury eta X izpiak

    William Astbury eta X izpiak
    Fibra biologikoak behatzeko X izpiak erabiltzen lehenengoa izan zen. Horrekin batera, DNAren lehen argazkia atera zuen X izpiak erabilita. Hau ateak ireki zizkien hurrengo esperimentu eta ikerkuntzei. Gainera, DNAri buruzku ikerkeketa oinarrizkoak egin zituen, eta hauek Watson eta Cricken oinarri gisa funtzionatu zuten.
  • Avery, Macleod eta McCartyren esperimentua

    Avery, Macleod eta McCartyren esperimentua
    Esperimentu hau egiteko, Grfithen esperimentuan oinarritu ziren. Hortaz, berak erabilitako bakterioaren S lagina(hilkorra) hartu eta hau berotu zuten. Gero, lagina hil hau hiru entzima desberdinekin nahastu, eta gero berriz ere nahastu zuten R laginako bakterioekin(ez hilkorrak). RNA eta proteinak suntsitzen zituzten entzimak erabili ostean, S eta R-ren nahasteak, hilkorra izaten jarraitzen zuen. Gauza da, DNA suntsitzrn zuen lagina erabilita, hau ez zen gertatzen. Beraz, DNA heredagarria da.
  • Nobel Saria: Hermann Muller

    Nobel Saria: Hermann Muller
    X izpien irraiazioagatik geneetan mutaketak gertatzen zirela baieztatu zuen.
  • Rosalind Franklin, Maurice Wilkins eta 51. argazkia

    Rosalind Franklin, Maurice Wilkins eta 51. argazkia
    Rosalind Franklinek eta Raymond Goslingek, X-izpiak erabilitzen zituen teknika bat erabilita, mundu osoan ezaguna den 51. argazkia atera zuten. Argazki honetan, DNAren estruktura bikatenarioa ikusten zen, eta hori momenturako izugarrizko ikerkuntza zen. Gauza da, argazki hori eta Rosalindek egindako bestelako ikerketak horri buruz lapurtuak izan zirela Maurice Wilkinsengadik, eta honek aurkikuntzak Watson eta Crick deituriko ikerlariei eman zizkien.
  • James Watson eta Francis Crick

    James Watson eta Francis Crick
    Haiek, DNAren helize-bikoitza proposatu zuten. Haiekharen teoria garatzeko, beste ikerlarin informazioa hartu, eta ideia horiek estrukturatu zituzten. Baina haiek erabili zuten ikerketarik garrantzitsuena, Rosalind Franklinen 51. argazkia izan zen. Informazio honekin haiek DNAren 3Degitura famatua sortzea lortu zuten.
  • Nobel Saria: George Beadle eta Edward Tatum; Jhosua Lederberg

    Nobel Saria: George Beadle eta Edward Tatum; Jhosua Lederberg
    Beadlek eta Tatumek, Neurospora crassa X-izpiaren erradiazioen jarri,eta horrela ikusi zuten nola mutaketak gertatzen ziren Neurosporaren geneetan. Hau gertatzean, Neurosporak haren hainbat propietate galtzen zituen. Hortaz, esan zuten, gene bakoitza entzima bat kudeatzen zuela. Bestalde, Joshua Lederbergek Tatumen laginak erabilita, baieztatu zuen nola bakterioak haien artean kontaktuan jarrita DNA batetik bestera pasa dezaketen.
  • Nobel Saria: Severo Ochoa eta Arthur Kornberg

    Nobel Saria: Severo Ochoa eta Arthur Kornberg
    Hiek nobel saria lortu zuten DNA eta RNA sintetizatzeko behar diren entzimak aztertzeagatik. Ochoak, RNA polimerasa mota bat in vitro isolatu, eta honek RNA motako makromolekulak ekoizten hasi zen. Kornbergek bere aldetik gauza bera egin zuen DNA polimerasarekin. Horrela haiek ikusi zuten nola RNAk egiten zuen DNA arizpien kopiaketa, geneen informazuioa hartzeko.
  • Nobel Saria: Francis Crick, James Watson eta Maurice Wilkins

    Nobel Saria: Francis Crick, James Watson eta Maurice Wilkins
    Azido nukleikoen egiturari buruzko aurkikuntzagatik eman zieten saria.
  • Sanger metodoa

    Sanger metodoa
    Frederick Sangerrek metodo hau sortu zuen DNAren sekuentziazioa jakiteko. Metodo honen bidez, DNA zati bat isolatzen da. Ordun, erreplikazioa hastean, primerrean dideoxinukleotido trifosfatoa jartzean da. Horrela, erreplikazio hori moztea lortzen da DNA polimerasak ezin baitu lanik egin. Gauza da, sintetisatutako zatietatik, DNAren bandak ordenean jakin ahal direla, eta horrela, DNAren sekuentzia ondoriozta dezakegu.
  • Period: to

    Genentechen zientzialariak

    Frogak eta izugarrizko ikerketak egin ostean, intsulina sintetizatzea lortu zuten Genentecheko zientzialariek.
  • Terapia genetikoko lehen esperimentu ziurtatua

    Terapia genetikoko lehen esperimentu ziurtatua
    Gizaki batean lehen aldiz egindako esperimentu genetikoa. Pertsona baten odol gen bat bakterio batean sartu zen, hau biderkatu, eta beste gaixoei sartu zitzaien. Honekin, medikuek jakin nahi zuten zer gertatzen zen gaixoen gorputzen barnean. Gauza da, gaixo horiek minbizia pairatzen zutela,. eta terapia hau erabiltzean, gaixo batzuk onera joan ziren, eta beste batzuk ez ziitzten inolako efekturik pairatu. Hortaz, esaten da experimentu hau arrakasta izugarria izan zuela.
  • Dolly ardiaren klonatzea

    Dolly ardiaren klonatzea
    Dolly deituriko ardi baten klonazioa lortu zuten Roslin institutuko ikertzaileek. Hau egiteko zelula helduak erabiltzea oso zaila zenez, 6 urteko ardi baten ugatzetako zelula bat hartu, eta haren hazkuntza prozesua aldatu zuten. Orduan, zelula hau, fekundatuta ez zegoen nuleo gabeko obulu batekin fusionatu zuten taupada elektrikoen bitartez. Zelula fekundatuta zegoela ikustean, beste ardi bat alokatze ama gisa erabili zuten, eta azkenik Dolly klona jaio zen.
  • Gizaki genomaren gen sekuentzia osoa

    Gizaki genomaren gen sekuentzia osoa
    Mundu osoan zehar egin zen proiektu honekin, gizakion gen guztiak aurkitu nahi ziren. Azkenik, gizakion genoma osoa ateratzea lortu zen, hutsune txiki batzuk kenduta. Nahiz eta ez jakin gen batzuen erabilera oraindik, aurkikuntza honek izugarrizko garantzia izan zuen biomedikuntzarako, eta bestelako arloentzat.
  • Nobel Saria: Artazi genetikoak

    Nobel Saria: Artazi genetikoak
    Emmanuelle Charpentierrek, eta Jennifer A. Dougnak, CRISPR-Cas, "artazi genetikoa" deituriko teknika sortu zuten. Teknika hau erabilita, aste gutxitan animalien, landareen eta mikroorganismoen DNAn aldaketa egin daitezke izugarrizko prezizioarekin.