FILOSOFIAREN DENBORA ARDATZA-Maider

  • 624 BCE

    TALES (Thalis, Mileto?,  K.a. 624 -  K.a. 546)

    TALES  (Thalis, Mileto?,  K.a. 624 -  K.a. 546)
    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematikoa eta astronomoa zen, eta natura zientziaren eta filosofia naturalaren sortzailea. Zazpi Jakintsuetako bat izan zen, eta bere arabera ura da naturaren jatorria.
  • Period: 624 BCE to 400

    ANTZINAKO FILOSOFIA

    Antzinako filosofia, K. a. VI. mendean Grezian agertu zen, eta hortik aurrera barnean hartzen duen filosofiaren fase historikoa da. IV. mendera arte.
  • Period: 624 BCE to 500 BCE

    PRESOKRATIKOAK

    Presokratiko izenak, Sokrates baino lehen lan filosofikoa egin zuten pentsalari guztiei erreferentzia egiten die (K. a. 624tik aurrera, K. a. V. mendera arte).
  • 610 BCE

    ANAXIMANDRO (K.a. 610 –  K.a. 546)

    ANAXIMANDRO (K.a. 610 –  K.a. 546)
    Tales bezala, gauza guztien jatorrizko oinarria bilatzea izan zen bere kezka, baina ez zion inongo elementu edo gai materiali egotzi guztiaren sorburua. Horrela, apeiron (amugababe, zehazgabea...) izendatu zuen unibertso osoaren jatorria eta helmuga.
  • 580 BCE

    PITAGORAS (Samos, K.a. 580 – Metaponto, K.a. 495)

    PITAGORAS (Samos, K.a. 580 – Metaponto, K.a. 495)
    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Ezaguna da matematikako Pitagorasen teoremarengatik; eta musikan, eskala pitagorikoengatik. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta esaten da bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela.
    "Pitagorismo" mugimendu erlijiosoa sortu zuen, eta mistikotzat jo izan da historian zehar. Pitagorasen arabera zenbakia da errealitatearen jatorria, eta arimaren transmigrazioan sinisten zuen.
  • 535 BCE

    HERAKLITO (Efeso, K.a. 535 - Efeso, K.a. 475)

    HERAKLITO (Efeso, K.a. 535 - Efeso, K.a. 475)
    Heraklito Efesokoa antzinako Greziako filosofoa zen. Heraklitoren pentsamenduak joniar tradizioaren barruan mantentzen dira, eta pentsalari greziar honek, uste zuen munduak jaiotza eta suntsipen prozesu etengabea duela, eta errealitatearen ezaugarri garrantzitsuena bere bilakaera eta mugimendua dela.
  • 515 BCE

    PARMENIDES (Elea, K.a. 515?- K.a. 450)

    PARMENIDES (Elea, K.a. 515?- K.a. 450)
    Parmenides Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoa sortu zuen, eta filosofo garrantzitsuenetakoa kontsideratzen da. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin.
    Parmenidesek eragina izan zuen mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, eta bere lanak eragin handia izan zuen Platonen pentsamenduan. Parmenidesen arabera, errealitatearen ezaugarri garrantsitsuena izatea da, eta ez-izatea ez dela.
  • 490 BCE

    EMPEDOKLES (K.a. 490 - K.a. 430)

    EMPEDOKLES  (K.a. 490 - K.a. 430)
    Filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen arabera naturako 4 elementuen arteko konbinaketari ezker existitzen da guztia, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suaz eta urez osatua dagoela pentsatzen zuen.
  • 470 BCE

    SOKRATES (Atenas, Grezia, K.a. 470 - Atenas, Grezia, K.a. 399)

    SOKRATES  (Atenas, Grezia, K.a. 470 - Atenas, Grezia, K.a. 399)
    Sokrates Grezia klasikoko filosofo bat izan zen, ikonorik garrantzitsuenetarikoa. -Gizakiari eta bere ideie buruz hasi zen galdezka.
    -Berarentzat bizitza ez du pena merezi aztertzen ez baditugu gure usteak.
    -Gure arima ahal dugun gehien hobetzen saiatu behar dugula pentatzen zuen.
    -Berarentzako bertutea jakinduria da, eta hau ikasi ahal zen, unibertsala zen eta "sabioak" praktikan jartzen zuten beharrez.
    -Platonen irakaslea izan zen. Bere esaldi famatua: Bakarrik dakit ezer dakidala
  • 427 BCE

    PLATON (Atenas, K.a. 427 - Ibidem, K.a. 347)

    PLATON (Atenas, K.a. 427 - Ibidem, K.a. 347)
    Platon Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. -Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisua.
    -Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar.
    -Etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena.
    -Mundu dualista batean sinisten zuen (ideien mundua eta mundu sentsiblea)
    -Idealismoaren sustatzailea
    -Ideaia “innatetan” sinisten zuen.
  • 412 BCE

    DIOGENES (Sinope, K.a. 412 – Korinto, K.a. 323)

    DIOGENES (Sinope, K.a. 412 – Korinto, K.a. 323)
    Diogenes Antzinako Greziako filosofo ziniko nabarmen bat izan zen. -Diogenes Sinopetik erbesteratu, eta Atenasa joan zen bizitzera.
    -Antistenes irakaslea.
    -Upel batean bizi zen, eta zorro eta makila bat zeukan bakarrik.
    -Bere filosofiaren oinarriak giza jokaeren konbentzioanlitatea eta hipokrisiak salatzea eta ikuspegi naturala kontrajartzea dira.
    -Bertutea ongi gorena dela esaten zuen.
    -Gizakiak bere desioak gainditu, eta bere beharrizanak neurri txikienera gutxitu behar dituela zioen.
  • 384 BCE

    ARISTOTELES (Estagira, Mazedonia, K. a. 384 – Kaltzis, Eubea, K. a. 322)

    ARISTOTELES  (Estagira, Mazedonia, K. a. 384 – Kaltzis, Eubea, K. a. 322)
    Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetarikoa. -Bere lanek ezagutzaren arlo ugari biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia, etika, politika, eta estetika.
    -Mundu bakar batean sinisten zuen
    -Errealista
    -Teoria hilemorfikoaren sortzailea
  • Period: 350 BCE to 300 BCE

    ALDI HELENISTIKOA (K.a. IV-III)

    Garai helenistikoa Antzinako Greziako historiaren aro bat izan zen. Aro honen muga kronologikoa bi gertaera politiko esanguratsuk zehazten dute: Alexandro Handiaren heriotza (K.a. 323) eta Kleopatra VII.aren eta Marko Antonioren suizidioa.
    Greziar garai klasikoaren eta Erromatar boterearen gorakadaren arteko trantsizioa.
  • 341 BCE

    EPIKURO (Samos uhartea, K.a. 341 - Atenas, K.a. 270)

    EPIKURO (Samos uhartea, K.a. 341 - Atenas, K.a. 270)
    Antzinako Greziako filosofoa izan zen. -Demokritoren jarraitzailea fisikaren alorrean.
    -Ataraxiaren kezkarik gabeko egoera lortzeko, heriotzaren beldurra kendu behar dela zioen.
    -Zoriontsu izateko, minatik hurrundu eta plazerra bilatu behar dela esaten zuen.
    -Bere ustez jainkoak jendearengandik urrun daude, eta ez zaie jaramonik egin behar.
    -Atsegin sentsualak eskaintzen duen bidea proposatu zuen Greziako erakunde politikoak desagertzeko bidean zeudenean.
  • 335 BCE

    ZENON ZITIOKOA (Zitio, Zipre, K.a. 335 - Atenas, K.a. 262)

    ZENON ZITIOKOA (Zitio, Zipre, K.a. 335 - Atenas, K.a. 262)
    Zenon Zitiokoa greziar filosofoa izan zen, estoizismo izeneko eskola filosofikoa hasi zuena. -Atenasera K.a. 312 urtean heldu
    -Krates zinikoaren eta Atenasko Akademiako eskolako ikasketak jaso.
    -Estoizismo pentsamendua osatu, bereziki etikari dagokionez.
    -Fisikan Heraklitoren eragina jaso zuen.
    -Esaten zuen zoriontsu izateko, minatik eta plazeratik hurrundu behar garela, eta naturarekin edo
    munduaren izatearekin “bat” egin behar dugula, ataraxiara iristeko.
  • 354

    HIPONAKO AGUSTIN (Thagaste, 354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a)

    HIPONAKO AGUSTIN  (Thagaste, 354ko azaroaren 13a - Hipona, 430eko abuztuaren 28a)
    San Agustin Hiponakoa filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa. -Eliza Katolikoaren santu eta doktorea.
    -Erlijioz kanpoko ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
    -Patristika korrontea (V.-X.)
    - Neoplatonismoaren elementu asko hartu zituen. Esaldi famatua: “Ulertu sinisteko, sinistu ulertzeko”
  • Period: 420 to 1390

    ERDI AROKO FILOSOFIA (V.-XV.)

    Erdi Aroko filosofia, Erdi Aroan Europa eta Sortaldean garatu zen. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketarekin hasi eta 1492ko Amerikaren aurkikuntzarekin amaitzen da.
  • 1224

    AQUINOKO TOMAS (Roccasecca, Siziliako Erresuma, 1224 edo 1225 - Fossanova abadia, Aita Santuen Lurraldea, 1274ko martxoaren 7a)

    AQUINOKO TOMAS (Roccasecca, Siziliako Erresuma, 1224 edo 1225 - Fossanova abadia, Aita Santuen Lurraldea, 1274ko martxoaren 7a)
    Tomas Akinokoa filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. -Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua.
    -Tradizio kristaua eta Aristotelismoa batzen saitu zen, hau da, filosofia eta teologia.
    -Bere pentsamenduak Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak.
    -Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta batzuetan Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da.
    -Eskolastika korrontea (X.-XV.)
  • 1285

    GUILLERMO DE OCKHAM (Ockham, Surrey, Ingalaterra, 1285 - Munich, Bavariako Dukerria, Erromatar Inperio Santua, 1349ko apirilaren 9a)

    GUILLERMO DE OCKHAM (Ockham, Surrey, Ingalaterra, 1285 - Munich, Bavariako Dukerria, Erromatar Inperio Santua, 1349ko apirilaren 9a)
    Guillermo de Ockham, Ockham herriko fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen. -Eskolastikaren azken figura nabarmena, eta nominalismoaren filosofo handiena.
    -Fedea eta arrazoia separatzen saiatu zen.
  • Period: 1401 to

    ARO MODERNOKO FILOSOFIA (XV.-XVIII.)

    Aro Moderno filosofikoa XV. mendearen bukaeran hasi zen. Aro Modernoan modernotasunaren balioak (progresoa, komunikazioa eta arrazoia) nagusitzen dira.
  • May 3, 1469

    MAQUIAVELO (Florentzia, 1469ko maiatzaren 3a - Florentzia, 1527ko ekainaren 21a)

    MAQUIAVELO (Florentzia, 1469ko maiatzaren 3a - Florentzia, 1527ko ekainaren 21a)
    (EMPIRISTA) Nikolas Makiavelo Italiako politikaria, filosofoa, musikalaria, olerkaria eta idazlea izan zen, Pizkundeko pentsalari handienetakoa. -Teoria politikoengatik ezaguna: boterea kudeatu, errealismoa eta pragmatismo hotza nabarmendu zituen, gizakiaren ikuspegi ezkor batean oinarrituz.

    -Bere idazkiek aztarna utzi zuten hurrengo mendeetako politikari eta estatu-gizonetan.
    -“Printzipe” liburua idatzi zuen: herri baten boterea nola eskuratu eta defendatzen jakiteko manual baten antzekoa.
  • HOBBES (Westport, Malmesburytik hurbil, 1588ko apirilaren 5a — Derbyshire, 1679ko abenduaren 4a)

    HOBBES (Westport, Malmesburytik hurbil, 1588ko apirilaren 5a — Derbyshire, 1679ko abenduaren 4a)
    (EMPIRISTA) Thomas Hobbes filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetakoa izan zen. -Lanik ezagunena: Leviathan (1650) (teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen).
    -Eika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen.
    -Absolutismo politikoaren autore garrantzitsua.
    -Bere ideiak liberalismoaren funtsezko zenbait kontzeptuk osatu.
    -Gizartearen jatorria gizakien arteko kontratu batez egiten dela zioen.
    -Estatua beharrezkoa dela zioen, gizakia naturaz gaiztoa delako.
  • DESKARTES (La Haye en Touraine (orain Descartes herria bere omenez), 1596ko martxoaren 31 - Stockholm, Suedia, 1650eko otsailaren 11)

    DESKARTES  (La Haye en Touraine (orain Descartes herria bere omenez), 1596ko martxoaren 31 - Stockholm, Suedia, 1650eko otsailaren 11)
    (ARRAZIONALISTA)
    René Descartes filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. -Filosofia modernoaren aita
    -Zalantza metodiko eta erradikala garatu zuen.
    -Gizakian, bi zati ezberdindu zituen: Arima eta gorputza.
  • LOCKE (Wrington, 1632ko abuztuaren 29a – Essex, 1704ko urriaren 28a)

    LOCKE (Wrington, 1632ko abuztuaren 29a – Essex, 1704ko urriaren 28a)
    (EMPIRISTA) John Locke filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun. -Gizakia, jaiotzean “tabula rasa” bezala ulertzen zuen.
    -Gogoaren filosofia eta filosofia politikoaz interesatua.
  • SPINOZA (Amsterdam, 1632ko azaroaren 24a - Haga, 1677ko otsailaren 21a)

    SPINOZA (Amsterdam, 1632ko azaroaren 24a - Haga, 1677ko otsailaren 21a)
    (ARRAZIONALISTA) Baruch Spinoza filosofo judu sefardi holandarra da. -Monismoa
    -Panteismoa garatu zuen: jainkoa eta natura gauza bera direla esaten zuen.
  • LEIBNIZ (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a)

    LEIBNIZ (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a)
    (ARRAZIONALISTA) Gottfried Wilhelm Leibniz alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen. -XVII. eta XVIII. mendeetako “Azken genio unibertsala”.
    -Metafisika, epistemologia, logika, erlijioaren filosofia, matematika, fisika, geologia, legegintza, historian, teknologian, biologian, medikuntzan, geologian, probabilitate teorian, ingenieritzan eta konputazio zientzietan ekarpen garrantzitsuak egin zituen.
    -Monaden teoria garatu zuen.
  • BERKELEY (Thomastown, 1685ko martxoaren 12a - Oxford, Erresuma Batua 1753ko urtarrilaren 14a)

    BERKELEY  (Thomastown, 1685ko martxoaren 12a - Oxford, Erresuma Batua 1753ko urtarrilaren 14a)
    (EMPIRISTA) George Berkeley Irlandako filosofo eta apezpikua izan zen, idealismo subjektibo korronte filosofikoaren aitzindaritzat hartua. -Obra ugari idatzi zituen.
    -Idealismo subjetibo (inmaterialismo) erradikal bat planteatu zuen.
  • HUME (Edinburgh, 1711ko maiatzaren 7/apirilaren 26 - Edinburgh, 1776eko abuztuaren 25a)

    HUME (Edinburgh, 1711ko maiatzaren 7/apirilaren 26 - Edinburgh, 1776eko abuztuaren 25a)
    (EMPIRISTA) David Hume eskoziar filosofo, ekonomista eta historialaria izan zen. -Enpirismoaren bultzatzaila.
    -Eszeptikoa
    -Gizakiari, idei erlijiosoei eta kausalitateari buruz pentsatzen zuen.
  • KANT (Königsberg, 1724ko apirilaren 22a – Königsberg, 1804ko otsailaren 12a)

    KANT (Königsberg, 1724ko apirilaren 22a – Königsberg, 1804ko otsailaren 12a)
    (EMPIRISTA) Immanuel Kant historiako filosofo nabarmenetakoa da. -Arrazionalismoa eta Empirismoa batzen saiatu zen.
    -Gure arrazoiaren eta jakituriaren mugei buruz pentsatu zuen.
    -Metafisika berreskuratzen saiatu zen.
    -Fundamentala geroago garatu zen idealismo alemaniarrarako.
  • HEGEL (Stuttgart, 1770eko abuztuaren 27 - Berlin, 1831ko azaroaren 14)

    HEGEL (Stuttgart, 1770eko abuztuaren 27 - Berlin, 1831ko azaroaren 14)
    (EMPIRISTA) Georg Wilhelm Friedrich Hegel filosofo alemaniarra izan zen. -Tübinger Stift-ko apaizgaitegian ikasi zuen.
    -Dialektikaren eta idealismo absolutoaren teoria sustatu zuen.
    -“Historiako espiritua” aurkariak sintesi batean batuz garatzen dela pentsatzen zuen.
  • SCHELLING (Leonberg, Stuttgart-etik hurbil, 1775eko urtarrilaren 27a - Bad Ragaz, Suitza, 1854ko abuztuaren 20a)

    SCHELLING (Leonberg, Stuttgart-etik hurbil, 1775eko urtarrilaren 27a - Bad Ragaz, Suitza, 1854ko abuztuaren 20a)
    (EMPIRISTA) Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling alemaniar filosofoa izan zen. -Idealismoaren eta Alemaniako erromantizismoaren adierazgarri nagusietako bat.
    -Idealismo alemaniarraren sustatzailea
    -Filosofia idealista traszendentalista garatu zuen.
  • Period: to

    ARO GARAIKIDEKO FILOSOFIA (XVIII.-Gaur egun)

    Filosofian eta gizartean aldaketak egongo dira: zientzian eta teknikan aurrerapenak eta industrian eta ekonomian garapenak.
    Frantziako Iraultzaren amaieratik gaur egun arte irauten du.
  • KARL MARX (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a)

    KARL MARX (Treveris, Prusiako Erresuma, 1818ko maiatzaren 5a - Londres, 1883ko martxoaren 14a)
    Karl Heinrich Marx alemaniar filosofo eta politika eta ekonomiaren pentsalaria izan zen, ezaguna komunismoaren aitzindaria izateagatik. -Zuzenbidea eta filosofia ikasi zituen unibertsitatean.
    -Marxen teoriek garrantzi handia izan dute Aro Garaikideko pentsamendu filosofiko, politiko eta ekonomikoan, marxismoa izeneko teoria garatuz. -Hainbat herrialdetako erregimen politiko bere ideologian oinarrituta eratu ziren.
  • NIETZSCHE (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a)

    NIETZSCHE  (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a)
    Friedrich Wilhelm Nietzsche filosofo eta filologo alemana izan zen, XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. -Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko ideologia desberdinetan.
    -Bitalismoaren figurarik garrantstzuena.
    -Mundu dualista-platonikoaren kritika erradikala egin zuen.
    -Nihilismoaz pentsatu zuen.
  • HUSSERL (Proßnitz, Moravia, 1859ko apirilaren 8a - Friburgo, 1938ko apirilaren 27a)

    HUSSERL (Proßnitz, Moravia, 1859ko apirilaren 8a - Friburgo, 1938ko apirilaren 27a)
    Edmund Gustav Albrecht Husserl alemaniar filosofoa izan zen. -Fenomenologia garatu zuen.
  • RUSSELL (Trellech, Monmouthshire, 1872ko maiatzaren 18a - Penrhyndeudraeth, Gwynedd, 1970eko otsailaren 2a)

    RUSSELL  (Trellech, Monmouthshire, 1872ko maiatzaren 18a - Penrhyndeudraeth, Gwynedd, 1970eko otsailaren 2a)
    Bertrand Russell galestar filosofo, aktibista, idazle eta matematikaria izan zen. -XX. mendeko filosoforik eragingarrienetarikoa.
    -1950ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.
    -Filosofia analitikoan kontribuzio garratsitzuak egin zituen.
  • HEIDEGGER (Meßkirch, Alemania, 1889ko irailaren 26a - Todtnauberg, Alemania, 1976ko maiatzaren 26a)

    HEIDEGGER (Meßkirch, Alemania, 1889ko irailaren 26a - Todtnauberg, Alemania, 1976ko maiatzaren 26a)
    Martin Heidegger filosofo alemaniarra izan zen. -Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotuta.
    -Libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakoa.
    -Gizakia eta denboraren arteko erlazioa aztertu zuen.
    -”Izatearen” galdera berreskurat ere egin zuen.
  • POPPER (Viena, Austria, 1902ko uztailaren 28a - Londres, Erresuma Batua, 1994ko irailaren 17a)

    POPPER (Viena, Austria, 1902ko uztailaren 28a - Londres, Erresuma Batua, 1994ko irailaren 17a)
    Karl Raimund Popper austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. -Metafisika antideterministaren aldekoa.
    -Ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen.
    -Epistemologian eta filosofiaren zientzian kontribuzio garrantzitsuak egin zituen.
  • SARTRE (Paris, Frantzia, 1905eko ekainaren 21 – Paris, 1980ko apirilaren 15)

    SARTRE  (Paris, Frantzia, 1905eko ekainaren 21 – Paris, 1980ko apirilaren 15)
    Jean-Paul Charles Aymard Sartre idazle eta filosofo frantseza izan zen, existentzialismoaren adar marxistaren erakusgarria. -Literaturako Nobel Saria eman zioten 1964an.
    -Euskal literatura eta pentsamenduan eragin handia izan du Sartrek, beste batzuen artean Txillardegirengan.
    -Existentzialista zen. “Izatea esentzia baino lehenago dator”.
  • CHOMSKY (Philadelphia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko abenduaren 7a)

    CHOMSKY  (Philadelphia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko abenduaren 7a)
    Avram Noam Chomsky hizkuntzalaria, filosofoa, zientzialari kognitiboa, historialaria, gizarte kritikaria eta aktibista politikoa da. -Massachusettsko Teknologia Institutuko hizkuntzalaritza eta filosofia irakasle emeritua.
    -XX. mendeko hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat.
    -1957ko Syntactic Structures lanarekin, gramatika sortzailearen lehen teorialaria.
    -Hizkuntzaren garratziaz pentsatzen du.
  • ZIZEK (Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a)

    ZIZEK (Ljubljana, 1949ko martxoaren 21a)
    Slavoj Žižek Esloveniako filosofo eta teoriko kritiko bat da. -Nagusiki hegelianismoaren, marxismoaren eta Lacanen psikoanalisiaren tradizioetan kokatuta.
    -Ekarpenak alor desberdinetan burutu ditu.
    -Lan teorikoak herri kulturako adibideekin hornitzeagatik ezaguna.
    -Ideologiari buruz pentsatzen du.
    -Marxismo eta psikoanalisiaren jarraitzaile den kritiko kulturala.