Dsc 5315aaaa

Oinkari

  • Oinkariren sorrera

    Oinkariren sorrera
    Oinkari Dantza Taldea 1975. urtean sortu zen Villabonan (Gipuzkoa), Euskal Herriko dantzak jaso, ikasi eta erakusteko asmoz. Elizan abesteko biltzen ziren gazte haiek eman zuten lehen pausoa dantza taldearen sorreran.
  • Lehen emanaldia

    Lehen emanaldia
    1976ko maiatzean Parrokiko elkarteak dirua biltzeko "Gurea" zineman antolatu zuen jaialdian egin zuen bere estreinua Oinkari Dantza Taldeak. Orduz geroztik inguruko hainbat herritan eskeini zituen emanaldiak.
  • Haur ikastaroei hasiera

    Haur ikastaroei hasiera
    1977an eman zitzaien hasiera Oinkari Dantza Taldearen haur ikastaroei, haiei esker dantzari fin ugari izan da herrian. Astean zehar, talde nagusiaren entseguaren aurretik eta, larunbat goizetan, burutzen ziren ikastaro haiek.
  • Mutilen galera

    Mutilen galera
    1979an, taldeko zenbait mutil soldadutza egitera joaten hasi zenean, jarri zen kolokan lehen aldiz dantza taldearen etorkizuna. Hala ere, taldeak aurrera egin zuen eta gezurra badirudi ere, emanaldi gehien eskaini zituen urtea izan genuen, guztira 24. Taldea jada ahultzen hasia zen, izan ere zenbait eztabaidaren ondoren, batzuk taldea uzteko erabakia hartu zuten eta besteak, berriz, ezkondu ondoren dantzatzeari utzi zioten, bizi berri bati ekiteko asmoz.
  • Uholdeen eragina

    Uholdeen eragina
    Giro honen baitan 1983ko abuztuaren 24an izandako uholdeek, udaletxe zaharreko gela batean biltzen zituzten arropa eta gainerako tresnak harrapatzean, dantza taldeari amaiera ematea erabaki zuten taldeko lehen partaideek.
  • Konpartsaren sorrera

    Konpartsaren sorrera
    Urte batzuk beranduago, 1992. urteko herriko jaietan, Iñude eta Artzaien konpartsa antolatu zuten Oinkari dantza taldeko kide batzuk. Konpartsa herrikoian herritar ugarik hartu zuen parte, gazte nahiz heldu. Konpartsa hau izan zen Oinkari dantza taldeko hurrengo belaunaldia abian jarri zuena.
  • Oinkari etenik gabe

    Oinkari etenik gabe
    1. urtean abian jarri zen belaunaldi honetatik aurrera, Oinkari dantza taldeak ez du beste etenik izan bere dantza ibilbidean. Dantzari belaunaldi ugari pasa da taldetik eta talde guztiek bezalaxe, bere gorabeherak izan ditu Oinkari dantza taldeak ere. Hala ere, pixkanaka oztopoak gaindituz joan gara eta taldea sendotuz, honela gaur egun Oinkari Dantza Taldea dantzari bikainez osaturiko taldea dugu.